Azaroaren 8an, Bilbon enpresari txikien garapena bultzatzen saiatzeko elkarretaratzea bate gin zen, #YASOMOSFUTURO, izenekoa. Aste honetako artikuluan, bertan aipatu ziren datu interesgarrienak azaldu nahi dizkizuegu.
Elkarretaratze hortan aipatu eta erabili zituzten datu guztiak ENAtik (Estudio Nacional del Autonomo) hartuak ziren, beti ere Euskal Herriko langile autonomoen datuak bakarrik filtratuz.
Euskal Herriko autonomoen datuak eta estatukoenak konparatuz gero, desberdintasun garbiak ikus ditzakegu. Euskal Herrian adibidez autonomoen %71,3 gizonezkoak dira, eta estatuan ordea berdintasun gehiago ikus dezakegu. Aipatu beharra dago, Euskal Herrian ere gero eta emakume gehiago direla autonomo bezela negozio berriak hasten dituztenak eta portzentai handi batean arrakasta izaten dute gainera.
Beste datu deigarri bat subentzioei buruzkoa da. Euskal autonomoen artean 10etik 6 langile autonomok ez dute inoiz diru-laguntzarik eskatu. Kasu gehienetan ezjakintzasunagatik, baina baita tramiteak aurkezteko izaten dituzten zailtasunek eragin handia dute. Dakituzen bezalaxe, Gipuzkoautonomo Aholkularitzan autonomo eta enpresa txikientzako diru-laguntzen berri ematen diegu gure bezeroei eta askotan batzuetan guk aurkezten ditugu eskaerak.
Gaur egun autonomoen inguruan dauden kezka nagusiei buruz ere aritu ziren:
Gizarte Segurantza: Hilabetero autonomo kuota bat ordaindu beharra dago eta hasi berriak diren batzuk ditzuten irabaziekin izugarrizko karga izaten da. Irabazien zati handi bat kuota hori ordaintzeko erabili behar dute. Egia da nahiko zihur dagoela aldaketak egongo direla autonomoen kotizazioaren inguruan, baina azaroan gaude iada eta oraindik ez dakitu nolakoa izango den hurrengo urteko kotizazio oinarria.
Tributazioa: Autonomo eta enpresa txikien jasaten duten karga fiskala nahiko gogorra izaten da, eta ondorioz ez dute nahikoa marjina izaten negozioari bultzada bat emateko beharrezkoak diren ekintzetan (publizitate kanpaina, etabar) inbertitu ahal izateko.
Segurtasun juridiko eta pertsonala: Autonomoen jubilazioa, langabezia edukitzeko aukera, bajan egonda autonomo kuota ordaintzen jarraitzeko obligazioa eta batez ere gai hauetan langile kotratudunekin konparatuta dagoen diferentzia ere, gai oso garrantzitsuak izan ziren bilbon egin zen elkarretaratze honetan.
Badirudi gero eta gehiago hartzen dituztela kontuan autonomoak estatuko alderdi gehienek, eta autonomoen sektoreak aldaketak behar dituela. Gipuzkoautonomo aholkularitzatik gai guzti hauei buruz notiziak aipatzen joango gara estatuko gobernutik gauzak argitzen joetan diren heinean.
Utzi zure iruzkina