Duela egun gutxi, Españako Frankizia Elkarteak (AEF) txosten bat aurkeztu zuen, 2016 urtean zehar frankizien inguruan izandako datuak azalduz. Bertan garbi ageri da frankiziak goruntz doazela eta hau dela autonomoek negozio berri bat hasteko erabiltzen duten era arrakastatsuenetako bat.
Lehengo urtea 1.298 frankizia katerekin itxi zen eta horietatik %82.7 Españiarrak dira. 224 frankizia kateen artean 50 frantzesak dira eta 42 Estatu Batuetakoak. Sektoreka aztertuz gero, frankiziak eragin haundiena duten sektoreak moda eta hostalaritza direla garbi gelditzen da, bien artean frankizia guztien erdiak biltzein dituzte eta.
2016an Gipuzkoautonomo aholkularitzatik ohartarazi zintuztegun negozio klase honen hazkuntzaz, eta pasa dugun krisi ekonomikoaren ondoren nahiko indarberrituta ageri dira frankiziak. Autonomo askok nahiago izaten dute negozio berri bati hasiera emateko frankizia baten laguntza jaso eta negozioak funtzionatu dezakeen segurtasuna eduki.
2016 urtean españako frankizia guuztiak kontuan hartuta 27 milioi euro fakturatu zituzten, 2015ean baina %2 gehiago. Eta frankizietan lan egiten duten langileak 268.986 izan ziren duel bi urte baino %5.9 gehiago.
Frankizia batean sartzeko intentzioa badaukazute, Gipuzkoautonomo aholkularitzatik behar duzuen laguntza guztia eskainiko dizuegu! Deitu edo idatzi konpromezurik gabe.
Utzi zure iruzkina