Gero eta zailagoa izaten da autonomoentzat finantziazioa lortzea proiektu empresarial berriak aurrera eraman ahal izateko. Banku eta kutxak duela urte batzuk oso erraz ematen zituzten kredituak gaur egun lortzea oso zaila izaten da. Artikulu honekin alternatiba bat dakarkizuegu, ICO maileguak, Kreditu Ofizialeko Institutuak eskenita.
Kreditu Ofizialeko Institutua enpresa entitate publiko bat da, Ekonomia Ministeritzara lotuta dagoena eta finantziazio publikoa eskeintzen duen jarduera ekonomiko eta berritzaileak sustatzeko helburuarekin. Autonomoentzat sostengu garrantzitsua izan daitezke ICO maileguak eta hala garapen ekonomikoa bultzatu.
Hainbat ICO mailegu desberdin daude gaur egun, baina autonomoen egoerara gehien egokitzen dena “ Linea ICO Empresas y Emprendedores 2016” da. Mailegu honekin autonomoei laguntza eman nahi zaie, likidezia eskeiniz hornitzaile, langile, eraberritze lanak, ibilgailuak etabar ordaindu ahal izateko. Gastuak handiak izaten bait dira negozio berri bat hasterakoan.
Mailegu hauek eskatzeko azken eguna abenduaren 10a da, beti ere, ez bada lehenago bukatu mailegu hauetara zuzendu den diru poltsa. ICO mailegu hauek eskatzeko Kreditu Ofizialeko Institutuarekin kolaborazio akordio duten Banku edo Kutxetara joan beharko dugu:
https://www.ico.es/web/ico/ico-empresas-y-emprendedores/-/lineasICO/view?tab=entidades
Bankuek eskeintzein dituzten maileguak bezalaxe, ICO mailegu hauek emateko berme bat eskatzen dute, erakunde horiek bait dira ez ordaintzearen arrisku guztia bere gain hartzen dutenak.
Guztiz beharrezkoa da enpresa plan zehatz bat egitea, hala mailegua eskeintzen duen bankuak gure enpresaren benetako egoera ekonomikoa zein den eta etorkizunera begira gure itxaropenak zein diren garbi ikusi ahal izango du. Mailegua eman edo ez, enpresa plan honen arabera izango da.
Artikulu hau erabilgarria izango zaizuela espero dugu Gipuzkoautonomo aholkularitzatik, eta edozein zalantza duzuelarik, jarri gurekin kontaktuan inongo konpromezurik gabe.
Utzi zure iruzkina