Autonomoen berriak

Fakturak igortzeko daukagun epea

blog image facturas.gif

Autonomoak garen gehiangoak, gure bezeroei fakturak igortzeko betebeharra dugu, bai faktura arruntak eta bai faktura erraztuak. Fakturatan saltzen dugun produktua edo zerbitzua zein den adierazten dugu, baina noiz igorri behar dugu faktura hori?

 

Bezeroa partikular bat bada, faktura produktu edo zerbitzua saltzeko momentuan bertan jaulki eta emango diogu bezeroari. Autonomo hauek normalean komertzio txikien jabe diren autonomoak izaten dira, eta bezero partikularrak izaten dira beren bezero ohikoenak.

Ordea, bezeroa autonomo edo enpresa bat bada, faktura jaulkitzeko dugun epea, salmenta egin eta hurrengo hileko 16 arte izango da. Ondoren beste hilabete izango dugu faktura hori bezeroari bidaltzeko. Normalean gaur egun, jaulki eta bidali egun berdinean egin ohi da.

Autonomo askok egiten dutena zera da, bezero berdinarekin salmenta bat baino gehiago egin badute, hauek faktura bakar batean biltzen dituzte, hauek laburbildutako fakturak bezala ezagutzen dira, eta kasu hauetan hainbat gauza kontuan hartu beharra ditugu:

-Egun desberdinetan egindako salmentak izan daitezke, baina beti hilabete beran egindakoak izan behar dute.

-Lehenago esan dugun bezelaxe, fakturak jaulkitzeko azken eguna hurrengo hileko 16 arte izango da.

Gogorarazi, faktura jaulkitzen dugun momentutik aurrera, fakturaren kopia bat gorde behar dugula guretzat 4 urtez, Ogasunak hala agintzen bait du. 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar