Lehen astean jakin ahal izan genuen notizia zuzenean ogasunetik, Gipuzkoan ere TicketBai sistema berriaren aktibazioa atzeratu egin da, Bizkaia egin zuten bezalaxe.
Hau da Gipuzkoako Foru Ogasunak bidalitako mezua:
Ogasun eta finantza departamentua TicketBAI zerga betebeharrari dagokion Foru Agindu berria prestatzen ari da bi berritasun nagusirekin:
Alde batetik, erretiroa hartzetik gertu dauden pertsonak TicketBAI betebeharretik salbuetsita uzteko neurriak lantzen ari da Ogasun eta finantza departamentua.
Beste aldetik, sei hilabetetan luzatzen du TicketBAIren borondatezko epea kolektibo guztientzat. Ondorioz, derrigorrezko epea 2022ko uztailaren 1ean hasiko da. Kolektibo bakoitzarentzako egutegi berria laster argitaratuko da.
Foru Agindu berria ahalik eta azkarren onartuko eta argitaratuko da.
Beraz, berrikusi egin beharko da negozio eta aktibitate bakoitza zein egoeratan gelditzen den epe berriak kontuan harturik, eta ea TicketBai jartzeko obligazioa duten, langile autónomoen adinak ere garrantzia izango baitu.
Gipuzkoautonomo aholkularitzatik edozein berri ateratzen delarik, jakinaren gainean izango zaituztegu.
Utzi zure iruzkina