Lehengo astean zehar dei asko jaso genituen autonomo kuota askok 2023 hasiera honetan izan duten igoera dela eta. Aste honetako artikuluan igoera honi buruz azalpenak dakarzkizuegu autonomo kuotan zer eta zenbat ordaintzen ari zareten jakin dezazuen.
Belaunaldien arteko Ekitatearen Mekanismo berria (MEI)
Kotizazio berri bat da, lehengo urtean onartu zena eta 2023an sartu dutena indarrean. Pentsioen biziraupenari begira egindako aldaketa bat da, eta hala azken urteetako pentsioen beherakada ahal den heinean gelditu.
Kotizazio honek %0,6 igoko du kotizazio oinarriaren arabera ordaintzen dena, eta autonomoak egin beharko dio aurre oso osorik ( Erregimen Orokorrean %0,5 enpresaren esku eta %0,1 langilearen esku). Hortaz, Kotizazio oinarriaren %30,6 ordaintzetik, kotizazio oinarriaren %31,2 ordaintzera pasa gara.
Autonomo ekintzaile batzuei kobratu zaizkien kuotetan erroreak
Autonomo bezela alta urtarrilak 1 eta 9 artean egin zuten ekintzaile berriak, urtarrilaren bukaren ordaindu behar izan zuten autonomo kuota ez zen ongi bonifikatuta izan. Ordaindu behar zutena baino dezente gehiago kobratu zuten, ia 300€. Gehigegi ordaindutako kantitate hauek zuzenean itzuliko ditu Gizarte Segurantzak.
Rebalorizazio automatikoa aukeratua izatea
Gipuzkoautonomo aholkularitzan ez dugu birbalorizazio hau aukeratzen ez badu bezeroak hala nahi espreski, autonomo kuota kolpetik asko igotzeko arriskua du eta. Eta hau izan da autonomo batzuen kasua autonomo alta egiterakoan “klik” egin zutelako birbalorizazio hortan. Honen ondorioz kotizazio oinarriaren %8,6ko igoera jasa dute, 295€ ordaindu beharrean 325€ ordaintzera pasa dira.
Hau guztia, autonomo sistema berriari aurre egiteko autonomo askok Kotizazio Oinarrian egin dituzuten modifikazioak gehiturik, autonomo askok 2023 honen hasieran hileroko kuota handixeagoak ordaintzea ekarri du.
Utzi zure iruzkina