Ohikoa izaten da zalantzak izatea epigrafea aukeratzeko orduan ekintzaile eta jarduerako produktu edo zerbitzuak zabaltzen dituztenen artean. Ogasunean adierazi behar da? Zerbait ordaindu beharko da? Gai honen inguruan sor daitezkeen zalantzak argitzen saiatuko gara aste honetako artikuluarekin.
Ogasunean alta egiten dugun momentuan, 036 eta 840 ereduekin adierazten dugu zein izango den guk egingo dugun jarduera edo egingo ditugun jarduerak.
Epigrafe egokia aukeratzea oso garrantzitsua izango da, aukeratutakoaren arabera betebehar fiskalak deszberdinak izan baitaitezke. Adibidez, bigarren sekzioko epígrafe profesionalenbat aukeratuz gero, fakturak atxikipenarekin egin beharko lirateke gure bezeroa enpresa edo eutonomo bat denean.
Aipatu beharra dago autonomoak nahi adina epigrafetan egon daitezkela altan, eta hau askotan gertatzen da, oso normala baita autonomo batek aktibitate bat baino gehiago eskeintzea. Epigrafe bat baino gehiago edukitzearen gai honi buruz hiru puntu argitu nahi genituzke:
Ez da ezer ordaindu behar epígrafe berri batean alta egiteagatik, beti ere ez bada aurreko urteko izan dugun fakturazio netoa ez bada milioi bat eurotakoa baina handiago izan!
Epigrafe bat baina gehiago edukitzeagatik ez da gehiago ordaindu beharko autonomoetako kuotan.
Bi aktibitate edo gehiago edukitzeak ez dakar ogasunean zerga gehiago ordaintzea, baina irabazi eta gastuak banatuta joan beharko dira aktibitate bakoitzean.
Faktura bat egiten dugunean, bertan adierazten dugun kontzeptua altan gauden epigrafearekin bat egon beharko da, ez bada egokitzen bere garaian Ogasuenan aukeratutako epigrafearekin, epígrafe berri batean egin beharko dugu alta.
Adibidez taberna batek bi epígrafe eduki beharko ditu tabakoa saltzeagtik bakarrik. Edota informatika programatzaile batek web orriak egiteaz gain kurtsoak ere ematen baditu, bi epígrafe desberdinetan egon beharko da.
Bestalde ez dira kengarriak izango altan egon gabe egiten dugun aktibitatean izandako gastuak, beraz oso garrantzitsua da gure betebeharrak ongi beteta izatea eta epigrafeak ongi eguneratuta edukitzea.
Aktibitate desberdinak baditugu, bakoitzeko datu eta emaitzak ongi desberdinduta eduki beharko ditugu. Egia administrazio lana handiagoa izaten dela bi kontabilitate desberdin eraman behar baitira, baina Gipuzkoautonomo aholkularitzako web aplikazioaren bidez desberdintze hau era oso errazean egin daiteke! Aprobetxa ezazu!
Utzi zure iruzkina