Lehengo astean, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata %8 igotzea onartu zen nazioko kongresuan, 707.6€koa izatera pasatuko delarik, 2017ko Urtarrilaren 1etik aurrera. Inoiz Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatan eman den igoera handiena izango da, 52.4€takoa.
Garbi dago igoera honekin onuradun handienak, erregimen orokorrean soldata oso baxua kobratzen duten langileak izango direla, baina ez da eragina jasango duen sektore bakarrak.
Autonomoak,kontratatuta dituzten langileei parámetro honen arabera ordaintzen badiete, langileko urteko soldata kostua 1000€tan handituko zaio.
Autonomo Sozietarioei Gizarte Segurantzako kotizazio oinarri minimoa %8 igoko zaie eta ondorioz, 300€ gehiago ordaindo beharko dituzte urtero.
Nahiz eta aldaketa hauek ikusi dugun bezalaxe sektore batzuengan berehalako eragina izango duten, epe ertainera eragina ere nabaria izan daiteke autonomo arruntengan. Dakizuen bezalaxe autonomoen erregimenean aldaketa garrantzitsuak emango dira, batzuk onartuak izan dira iada. Eta autonomoek gehien eskatzen duten aldaketetako bat, Gizarte Segurantzan kotizatu behar ez izatea da Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata irabaztera irixten ez diren autonomoentzat. Hortaz, LGSaren igoera honekin, autonomo asko, ordaintzen dituzten 267€ horiek ordaintzetik libre egongo dira.
Poliki-poliki badirudi autonomoen inguruan egindako promes batzuk betetzen ari direla eta beti bezela, Gipuzkoautonomo aholkularitzatik ematen diren berri eta aldaketa guztiei buruz berri emango dizuegu!
2 Iruzkinak
14-11-2017 Ioritz Urriolagoitia
El kadett si que va nano
09-10-2019 KelJedy
Osu Levitra Comprar Generic Cialis Reviews viagra online prescription Buy Generic Progesterone Best Website With Free Shipping Cialis 20mg Lilly Preisvergleich
Utzi zure iruzkina