Autonomoak ahaztuta izaten duten aukera da kotizazio oinarriaren igoera. Batzuetan autonomo bezela ematen dituzten lehen urteak direlako eta beste batzuetan, oraindik jubilazio garaia oso urrutiko zerbait iruditzen zaielako, baina, oso kontuan hartzeko zerbait da eta 2018 urtetik aurrera, autonomoak kotizazio oinarria urtean bi aldiz aldatzeko aukera izan beharrean, lau aldiz aldatzeko aukera izango dute.
Jakingo duzuen bezalaxe, autonomo direnen gehiengoak kotizazio oinarri minimoagatik kotizatzen dute Gizarte Segurantzan. Gure aholkua: “Ekintzaile eta hasi berriak direnak kotizazio oinarri minimoa aukeratu, eta behin negozioaren irabazi mailen batazbestekoa egonkortu denean, hasi kotizazio oinarri hori igotzen.”
Kasu askotan, nahiz eta irabazi maila handiak izan eta negozioak funtzionatu, kotizazio oinarria minimoan mantentzen da jubilazio garaia urruti ikusten delako, eta jendeak ahaztuta izaten du, kotizazio oinarriak ez duela jubilazioan jasoko dena bakarrik markatzen, baja bat izaten den momentuan jasoko den kantitatea ere kotizazio oinarriaren araberakoa da.
Beraz, oso garrantzitsua da autonomoarentzat, prest egotea bere aktibitate profesionala aurrera eramateko gai ez den uneetan. Nola lortu daiteke hori? Aipatu dugun bezala kotizazio oinarria benetan irabazten duzunaren arabera edukitzea, edota baja egoeraren aurrena babestuko gaituen aseguru pribatu bat kontratatuta. Hala gure bizitza maila mantentzea lortuko dugu nahiz eta baja egoeran egon.
Gaur egun bi epemuga daude kotizazio oinarria aldatzeko:
-Urtarrilaren 1etik apirilaren 30 arte. Uztailan jarriko litzake aldaketa indarrean.
-Maiatzaren 1etik Urriaren 31 arte. Hurrengo urteko urtarrilaren batetik jarriko litzake indarrean aldaketa.
*(aipatu bezala, hurrengo urtetik aurrera lau epemuga izango dira aldaketa egiteko).
Jarri Gipuzkoautonomo aholkularitzarekin arremanetan gai honen inguruan edozein zalantza bazenute!
Utzi zure iruzkina