Urte honen hasieran 1-2023 Errege Dekretua onartua eta aurkeztua izan zen, eta bertan lan kontratazioa bultzatzeko hainbat aldaketa eta bonifikazio desberdin plazaratu zituzten.
Laguntza eta bonifikazio hauek empresentzako eta baita ere langile autonomoentzako bideraturik daude, eta aste honetako artikuluan garrantzitsuenak argitzen saiatuko gera. Eta beti bezela gogorarazi nahi dizuegu beharrezkoa izango dela Gizarte Segurantzan eta Ogasunean inolako zorrik ez izatea, eta aldi berean bonifikatua izango den langilea enpresan mantentzea, bonifikazio bakoitzak eskatzen duen tarte mínimo batean.
Jasoko diren laguntzak hileroko kuota zihur bat izango dira, kasu bakoitzaren arabera noski, eta aurretik zeuden bonifikazioak hutsean geldituko dira hemendik aurrera. Hauek dira laguntza nagusiak:
Baztertze sozial arriskua duten pertsonak: Baztertze sozial egoeran dauden pertsonak kontratatzeagatik hilero 128€ko diru-laguntza jasoko litzake 4 urtez.
Ezintasun intelektuala duten pertsonak: %20 eta %33ko ezintasun intelektuala duten pertsonak kontratatuz gero, 4 urtez 128€ josoko lirake hilero.
Genero indarkeria jasan duten pertsonak: 128€ko laguntza hilero 4 hilabetetan zehar.
Denbora luzeko langabezia: Langabezian denbora luzez daramaten pertsonak kontratatuz gero, hilero 110€ko laguntza jasotzeko aukera izango litzake 3 urtez, eta 128€ hilero langabezian denbora luzez daraman pertsona emakumea bada eta gainera 45 urte baino gehiago dituen.
Amatasun eta aitatasun egoeratan ordezkapen kontratuak: Kontratua hau lehen ere bonifikatuta zegoen, baina orain aldaketa batzuk izan ditu, eta hemendik aurrera ez da ordezko langile horren kotizazio guztia bonifikatuta egongo. Honen ordez, hilero 336€ko bonifikazio laguntza jasoko litzake, ordezkapen kontratuak dirauen bitartean. Eta gainera, laguntza hau jasotzeko ordezkapena egingo dueten pertsonak 30 urte baino gutxiago izan beharko ditu eta langabezia egoeran egon kontratazioa hasterakoan.
Kontratu eraldaketa kontratu amaigabeetan: Aukera desberdinak daude kontratu desberdinak ( errelebo kontratuak, heziketa kontratuak edota praktika kontratuak):
- Formakuntza kontratuak amaigabe bihurtzeagatik hilero 128€ko laguntza jasoko litzake 3 urtez jarraian, eta emakumeak badira langileak laguntza 147€koa izango da.
- Errelebo kontratuak indefinido bihurtzeagatik 55€ko diru laguntza hilero eta emakumeak badira langileak laguntza 73€koa izango da.
-Praktikak egiten aritu den langilea sozio bezela geldituz gero kooperatiba edota sozietate laboraletan, enpresa horrek jasoko lukeen laguntza 138€koa izango litzake hilero, 3 urtez jarraian.
Beste bonifikazio batzuk ere egin litezke, terrorismo biktimen kasuan, Garantia Juvenil Sisteman sartuta dauden langile kontratatuen kasuen, familia kontziliazioa izan ahal izateko bonifikazioak.
Ikusi dezakezuen bezelaxe aldaketa dezente izan dira orainarte generaman joerarekin bat, eta batezere kontratazio arloari dagokionez. Gipuzkoautonomo aholkularitzatik beti bezela ahal dugun ehinean behintzat aldaketa desberdin guztien berri ematen saiatuko gara, zuen negozioaren inguruko erabakiak informazio guztiarekin hartu ahal izateko.
Utzi zure iruzkina