Autonomoen berriak

2018 URTEAREN BALORAZIOA

blog image Analisis_balance_de_situacion_concepto_importancia.png

Urte osoan zehar autonomoen erregimenean izan dugun ezegonkortasun eta ziurgabetasunarekin eta izan diren lege aldaketa ugarien ondoren, 2018.urtea amaitu da.

ATA autonomoen asoziazioak argitaratu dituen datuei gainbegirada bat emango diegu, langile autonomoen egoera zein den aztertuz.  2018 bukaeran 50.000 langile autonomo gehiago izan dira 2018ko haserarekin alderaturik.

Aipatu beharra dugu, 2018 urtea hasi genuenean langile autonomoen igoera handiagoa bat espero genuela, batez ere, aurrekoa urtean izandako igoera ikaragarria izan zelako. Aipagarria baita ere, autonomoei esker sortu diren lanpostuak, edo autonomoek kontratatu dituzten langileak, beste 70.000 izan direla, beraz, guztira 120.000 lanpostu berri sortu dira langile autonomoei esker.

Etorkizunari begira, 2019 urte hau inflexio-puntu bilakatu daitekela dirudi. Urte askoko eskaera eta borroka ondoren, badirudi 2019 honetan langile kontratatu eta langile autonomoek dituzten eskubideak parekatu egingo direla. Hainbat lege aldaketa onartu dira bi erregimenen artean ziren diferentzia ikaragarriak txikitzeko, eta autonoak 2019tik aurrera babes gehiago izango dute.

ATAk 2019n aurreikustenduenaren arabera, 30.000 langile autonomo gehiagok egingo dute alta, eta beste 65.000 lanpostu sortuko dituzte autonomoak, langile berriak kontratatuz. Hala eta guztiz ere oraindik legedi eta autonomo sektorean gauza asko daude hobetzeke, adibidez komertzio txikien egoera kaxkarra, non, gero eta zailago egiten zaien internet bidez saltzen duten enpresa erraldoiei aurre egitea.

Gipuzkoautonomo aholkularitzati beti bezela urte osoan jarraituko dugu legediaren aldaketak zuei ekarri eta azaltzen zuen negozioen ingurukoa hobeto ulertu dezazuen. 2019 honetan bultzada bat eman behar diezue zuen jarduerei!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar