Autonomoen berriak

ONLINE AHOLKULARITZA

blog image Contabilidad_Online_Gipuzkoautonomo.png

Zuetako askok galdetzen diguzute gauza bera gurekin lanean hasterako unean, zein diren online aholkularitza edukitzearen abantailak eta zein jarduera edo aktibitate duten autonomoei komeni zaien, aholkularitza era hau hautatzea. Aste honetako artikuluarekin zalantza hauek argitzen saiatuko gara!

Gero eta gizarte teknologikoagoan bizi garela argi dago eta autonomo bezela ogasunarekin ditugun betebeharrak ere gero eta informatizatuagoak daude, adibidez, aurkezpenak online edo telematikoki egin behar dira. Horregatik, Gipuzkoautonomo aholkularitzak, bezeroentzako online aplikazio propio bat sortu du, eta autonomo bakoitzak bere erabiltzailea izango du nahi duenean sartu ahal izateko.

Erabiltzaile bakoitzak bere irabazi eta gastu fakturak erregistratuko ditu web aplikazioan, modu oso errazean, eta, nahiz eta denbora pixka bat hartu behar den hau egiteko, faktura gehiegi ez dituzten autonomo profesionalentzat aukera oso interesgarria izan daiteke.

Jarraian online aholkularitza aukeratzeak dituen onurak zerrendatuko ditugu:

-Prezioa: Aholkularitzako tarifa merkeagoa izateak ez du esan nahi zerbitzu okerragoa jasotzen denik, baina lanaren zati bat zuek egiten dezutenez prezioan eragin zuzena du.

-Denbora: Lehen aipatu bezalaxe, denbora eta dedikazio pixka bat behar da irabazi eta gastuen fakturak web aplikazioan erregistratzeko, baina ondoren negozioaren kontrol eta ikuspegi zabalago bat izango duzue. Gainera, zuen irabazien fakturak zuzenean bertan sortzeko aukera duzue, beste aparteko programarik eduki gabe.

-Erosotasuna: Ez da inolako programarik deskargatu behar, www.gipuzkoautonomo.com web orrian bertan duzue zuen erabiltzailera konektatzeko sarrera, eta hala zuen jardueraren informazioa urteko 365 egunetan eta 24 orduz edukiko duzue ikusgai edozein mobil, Tablet edo ordenagailutatik.

-Gardentasuna eta kontrol handiagoa: Gipuzkoautonomo aholkularitzako lan-taldeak aplikaziora igoko ditu ogasunean aurkezten diren ereduak, langileen nominak, erregistro liburuak etabar. Hala, bezero-aholkulari erlazioa oso gertuko eta eraginkorra izatea lortzen dugu.

Gipuzkoautonomo aholkularitzak establezimendu fisikoa ere badu betiko aholkularitza presentziala ere eskeintzen baitu, online era interesatzen ez zaien bezeroentzat. Eta kontuan hartu online aholkularitza aukeratzeak ez duela inondik ere esan nahi gure ofizinara inguratu ez zaitezketenik. Beraz, behar duzuen edozertarako zuen zerbitzura gaude!

 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar