Autonomoen berriak

Autonomo eta enpresen arteko lankidetza

blog image social_media_552411_960_720.jpg

Gaur egun ohikoa izaten da enpresa desberdinek autonomoekin kolaborazioak bilatzea proyectu batzuk aurrera eramateko. Autonomo profesionalak hainbat enpresari eskeintzen dizkiete beren zerbitzuak era jarraian eta batzuk aldi berean. Gainera kolaborazioak autonomoekin izatearekin gastuak txikitu egiten dira enpresarentzat. Gaurkoan kolaborazioa hauek eraginkorrak izateko nolakoak izan behar luketen aztertuko dugu.

 

Garbi eduki behar dugu langile autonomo hauek ez direlea enpresako langileak, eta ondorioz hainbat arau berezi errespetatu behar dira autonomo hauek enpresako langiletzat ez hartzeko. Ez baditugu betetzen kontratua egin beharko genieke!

Autonomo profesionalak bere baliabide eta lan-tresna propioekin egin beharko du jarduera eta gainera ez du enpresako ordutegian lan egiteko obligazioa izango. Ez dugu ahaztu behar langile autonomo batek ez duela enpresako langile batek iraungo lukeen denbora bera iraun behar lan bat betetzeko.

Garrantzitsua da ere gogoratzea ez dela berdina sekretu profesionalak gordetzea eta esklusibotasuna. Freelance batek zerbitzuak eskeini diezaizkioke konpetentzia diren bi enpresari.

Gero eta gehiago dira egunero enpresatik at lan egiteak ematen duen malgutasuanaz aprobetxatzen diren autonomoak. Lan egiteko modu honekin bakoitzak bere bizitza pertsonala eta bizitza profesionalaren arteko oreka aurkitzea errazten du.

Garbi dago kolaborazio hauek gero eta garrantzitsuagoak eta ohikoagoak direla bai enpresa eta baita autonomo eta freelance profesionalentzat!

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik behar duzuen laguntza guztia eskeiniko dizuegu. Eta jarduera bat aurrera eramaterakoan behar duzuen sostengua izango gara.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar