Nahiz eta gero eta jende ekintzaile gehiago ikusten den negozio berriak irekitzeko prest, bada jarduera berriak martxan jartzeko asko aipatzen ez den beste bide bat, FRANKIZIAK.
Enpresa eredu hau aukeratzeko arrazoi asko dauden arren, hiru dira gure ustez garrantzitsuenak:
-Enpresa munduan inongo esperientziarik ez edukita ere, ez zara hutsetik hasten. Lehenago arrakasta izan duen talde baten laguntza izango duzu.
-Komertzializatzen hasiko zaren marka iada ezaguna da jende askoren artean, eta hau ez da batere erraza izaten. Normalean urte asko pasatzen dira merkatuan posizionamendu on bat lortu arte.
-Negozioa lehen egunetik martxan egongo da. Hala egindako inbertsioa hasieratik amortizatzen hasiko dira.
2005 urtetik aurrera, frankiziak asko hazten ari dira urtez urte, beraz, argi ikus dezakegu jendeak konfiantza handia duela enpresak eratzeko modu honetan. Nahiz eta askotan ez garen konturatzen, egunero ikusten ditugun establezimendu komertzial asko eta asko, frankiziak dira.
Datu bidez adieraziko ditugu lehenago aipatutakoak:
-Frankiziak azken hamarkadan %3ko hazkuntza izan dute urtez-urte.
-España osoan 26.000 milioi euro fakturatzen dituzte urtean.
-2000 frankizia denda baino gehiago daude eta 250.000 pertsonak egiten dute lan hauetan. (lehengo urtean baino %2 gehiago).
Frankizia bat martxan jartzea baduzu buruan, jarri Gipuzkoautonomorekin kontaktuan eta tramite guztiak egiten lagunduko dizugu.
Utzi zure iruzkina