Egia da azken urteetan zehar langile autonomoen egoera pixka bat hobetu egin dela eta poliki-poliki kontratatu bezela lan egiten duten pertsonen antzeko eskubideak lortzen ari direla, baina nahiz eta gehienetan hoberako izaten diren aldaketak, batzuetan txarrerako izan daitezke.
Lehen nahiko ohikoa zen autonomo batek baja egiteko erabakia hartzea alta egin zuenetik urte bat pasa baino lehen, eta kasu gehienetan autonomo kuoten bonifikaziorenbat martxan izanda. Eta bonifikazio hori ez zen guztiz galtzen nahiz eta baja egin autonomo bezela, baizik eta aurreraka jarraitzen zuela autonomoak altan jarraituko balu bezela. Berriz alta eginez gero bonifikazio hori izateko aukera zuten, oraindik ere hilabeteak balitu bonifikazioa guztiz bukatu arte.
Eta orain ere badira autonomoak udaran zehar baja egin nahi izaten dutenak hilabete hoietako Gizarte Segurantzako kuota ez ordaindu behar izateko (irakaskuntzarekin lotutakoak asko). Baina gaur egun, kontuan izan behar da langile autonomoen legedia aldatu egin zela eta ondorioz autonomo kuota bonifikatua izanda baja eginez gero, bonifikazio hori galdu egiten da. Berriz tarifa murriztu hori eduki ahal izateko 3 urte egon behar litzake langile autonomoa Gizarte Segurantzan altan egon gabe.
Puntualki fakturak emititzen dituzten eta alta egiten duten langile autonomoentzat, edota bigarren aldiz aktibitate ekonomiko bat hasi nahi dutenentzat aldaketa nahiko txarra izan zen. Autonomo kuotaren bonifikazioa galtzean zuzenean bonifikaziorik gabeko autonomo kuota izango lukete, gutxienez 299€ko kuota hilero. Diferentzia handia da, eta kasu batzuetan aktibitatea uztea erebakitzen dute honen ondorioz.
Esan bezela, ez dira beti berri onak izaten langile autonomoentzat, baina Gipuzkoautonomo aholkularitzatik beti bezela aldaketa eta berri guztiak inguratzen jarraituko degu, zuen aktibitatearen informazio guztia izan dezazuten. Edozein zalantza duzuelarik autonomo kuotei buruz edota baja egiteko aukerari buruz, jarri gurekin kontaktuan eta konponbide egokiena bilatuko dugu!
Utzi zure iruzkina