Aste honetako artikuluan autonomoen artean ahaztuta izaten dituzten gaietako bati buruz hitz egingo dugu. Azken finean autonomo bat enpresa bat bezalaxe da, eta askotan langile indibidualak ahaztuta uzten dituzte aseguru, publizitate kanpainak edota Datu Pertsonalen Lege Organikoa (LOPD).
LOPDa lege eta arau askok osatzen dute, gure aktibitate edo jarduera ekonomikoaren eskuartean izaten ditugun datu pertsonalen erabilera erregulatzeko. Jarduera gehienetan bankuetako kontu korronteak, helbideak, NAN zenbakiak, telefono zenbakiat eta halako datu pertsonalak izaten dira eta horiek izatearekin iada LOPDaren inguruan arau batzuk bete behar ditugu. Eskuartean ditugun datuen izaeraren arabera duten segurtasun maila desberdina izan daiteke: baxua, ertaina, edo altua.
Gure jarduerak maneiatzen dituen datu pertsonalen arabera Españako Datu Pertsonalen Agentzian fitxategi bat edukitzearekin edo hau egiteko kanpoko enpresa bat kontratatuz nahikoa dela uste dute autonomo gehienek baina ez da hala. CLICDATOS.ES web orriak argitzen duenez autonomoen erdiek ez dute gaur egun era egokian betetzen LOPD legedia.
Segurtasun dokumentua nahitanahiez eduki behar dugu urtero eguneratu behar dena, gure lantokian ere segurtasun neurri batzuk bete behar ditugu informazioaren erabileran (informazioa gordeko ditugun altzariak giltzaz itxiz beharko dira), eta gure web orriak LOPD legedira egokituta egon beharko dira (Cookiak, lege oharra eta pribatasun politika ongi idatziak eduki).
Gipuzkoautonomo aholkularitzan garbi dugu legedi hau ongi betetzea beharrezkoa dela, eta gure bezero guztiei laguntza eskeini ahal izateko LOPDren inguruan espezializatua dagoen CONVERSIA enprekin egiten dugu elkarlan. Kontuan eduki hirugarrenen informazioa modu desegokian erabiltzeagatik jartzen diren isunak diru kantitate handikoak izan daitezkela, beraz komenigarria da dena eguneratuta izatea. Jarri gurekin kontaktuan eta behar duzuen guztian lagunduko dizuegu!
Utzi zure iruzkina