Autonomoen berriak

2016ko Errenta Aitorpen kanpaina

blog image taxes_740202_960_720.jpg

Jakingo duzuen bezalaxe errenta aitorpenaren kanpaina garaia iritxi da. Jende asko hasi da autolikidazio proposamenak jasotzen Gipuzkoako Foru Ogasunetik, baina kontuan hartu autonomoak garenok ez dugula inoiz jasoko autolikidazio proposamena. Autolikidazio proposamen hauekin zalantza asko edukitzen ditu jendeak, eta artikulu honen bitartez, zalantza hauek argitzen saiatuko gara.

Autolikidazio proposamenak onartzeko epea apirilaren 6tik Ekainaren 26 arte da. Garrantzitsua da autolikidazio hauetatik aldatu ditzakezuen kontzeptuak zein diren argi edukitzea. Etxebizitza alokatzeagatik izandako etekinak, bizi garen etxebizitza alokatuta dugulako eduki ditzakegun kenkariak, emandako dohaintzengatik kenkariak,…). Gainera gogoan izan, autolikidazio proposamena onartzeko momentuan gure helbide fiskala aldatzeko aukera ere izango dugula.

Aitorpena era mekanizatuan egin nahi duenak, apirilaren 11tik aurrera hasi zen Ogasuneko ofizinetan ordua edo txanda hartzeko aukera. Bertara joan beharko genuke ditugun frogagiriekin eta ahaztu gabe, gure kontu korronte zenbakiarekin, emaitza bertatik kobratzeko ordaindu behar badugu, eta bertan ordaintzeko kobratzea bada emaitza. Gogoratu, autonomoak garenok, modu mekanizatuan egin nahi badugu, 6. Eranskina (bertan autonomoak izan dituen irabazi eta gastuak banatzen dira) egina eraman beharko dugula. Ekainaren 6an bukatzen da era mekanizatuan egiteko ordua eskatzeko epea.

Era mekanizatuan eta internet bidez aurkezteko epea, aprilaren 18an hasi eta ekainaren 26an bukatuko da.

 

Gogoratu Gipuzkoautonomo aholkularitzatik laguntza osoa eskeiniko dizugula errenta aitorpenarekin. Berrikustea nahi baldin baduzue, informazioa gehitzeko, bakarka edo zuen bikotearekin batera aurkeztea zein den aukera hobea jakiteko, etabar. Aitorpen eta kasu bakoitza era pertsonalizatuan landuko dugu. Deitu iezaiguzu!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar