Eredu honen aurkezteko epea aldatu ondoren, apirila sartzearekin batera hasi gaitezke eredu informatibo hau auekezten, eta aurkeztera behartuta daude Gipuzkoako Lurralde Historikoan bizi eta baldin eta atzerrian aitorpena egitera behartzen dituzten ondasunak eta eskubideak badituzte.
Aurkezteko epea apirilaren 1etik ekainaren 30 arte izango da eta ondorengoak deklaratzen dira.
1) Finantza entitateetako kontuak.
2) Baloreak, eskubideak, aseguruak eta errentak.
3)Ondasun higiezinak edo haien gaineko eskubide errealak.
4) Ondasun higigarriak edo haien gaineko eskubideak, baldin eta atzerrian badaude, atzerrian matrikulatuta badaude edo atzerriko herrialdeetako erregistroetan badaude.
Oro har, aitorpena aurkeztu beharra dago lehen hiru ondasun bolokeetako ondasun eta eskubideak 50.000 eurotik gorakoak badira bloke bakoitza bakarka hartuta.
Salbuespena diru efektiboarekin, txanpon birtualekin eta metal edo harri bitxiekin izaten da, non hauen kasuan, denak batera duten balioak 50.000 euroko limite hori gaindituz gero, 720 eredua aurkeztu beharra izango genuke.
Zuetako hainbat zalantzan egon dira ea aurkeztu edo ez, estatu mailan agertu diren notiziak direala eta. Estatu mailan legedi aldaketa puntual bata aurkeztu dute eta bertan ez dira Kriptotxanponak adierazi beharko, baina Gipuzkoako Foru Ogasunean ez da halako legerik onartu eta ondorioz kriptotxanponak ere kontuan hartu beharko dira.
Hurrengo urteetan atzerriko ondasun eta eskubide guztien berri eman beharko da, kategoriaren arabera taldekatuta, betiere kategoria bakoitzeko 50.000 euroko atalesea gainditzen bada. Baina ondasun higiezin eta haien gaineko eskubideei dagokienez, hurrengo urteetan aitorpena egiteko betebeharra egongo da azken deklarazioa aurkeztea eragin zuen urtearekikio 20.000 eurotik gorako igoera dagoenean bakarrik.
Garbi ikusi daiteke kanpoan ditugun ondasunen inguruan informazioa izan nahi duela ogasunak eta gero eta zailagoa izango dela ogasunak gure ondasun eta eskubide guztiei buruzko informazioa izatea. Gipuzkoautonomo aholkularitza izan ditzakezuen zalantza guztiak argitzeko beti prest!
Utzi zure iruzkina