2015eko azken hilabeteak buruhauste ikaragarriak izan ziren autonomo eta merkatari txiki batzuentzat, ez bait zekiten nolakoa izango en 2016 hontan zerga-araudia ondasun-erkidegoentzat(comunidad de bienes).
2014ko azaroan, 27/2014 Legea aldatu zuten, hala sozietateen gaineko zerga berrituz. Aldaketa honekin, objektu merkantila zuten sozietate zibilak sozietateen gaineko zerga ordaintzen hasi beharko zuten 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Bestalde 2015eko azaroaren 13an Españako ogasunak eginiko instrukzio baten ondorioz, irabazi asmoak zituzten ondasun-erkidegoak ere 2016tik aurrera sozietaten gaineko zergan subjektu pasibo izatera pasako zirela zabaldu zen.
2015 urteko azken egunetararte ez zekien inork zer pasako zen ondasun-erkidegoekin, baina azkenean orainarte zeuden bezelaxe jarraituko dute, partaide bakoitzak PFEZaren bitartez ordainduz zergak eta ez dute sozietateen gaineko zerga ordaintzeko obligaziorik izango.
Beraz Sozietate Zibilak bakarrik izango dira bere zerga ordaintzeko era aldatu duten erakundeak. Hemendik aurrera, sozietate zibilen irabazi guztiak sozietateen gaineko zerga bitartez ordainduko dira, eta ondoren langile bakoitzaren nominetan PFEZa ordaindu beharko dute. Orainarte Sozietate Zibila izan diren sozietateak forma juridikoa aldatzeko 6 hilabeteko epea izango dute.
Esan bezala ondasun-erkidegoak ez dute sozietaten gaineko zerga ordaindu beharko oraingoz, eta ondorioz ondasun-erkidekoa autonomoen arteko asozioazio simpleena dela esan dezakegu.
Utzi zure iruzkina