Aste honetako artikuluan, langile autonomoek bere bizitza pertsonala eta laboralaren arteko kontziliazioa egin ahal izateko gaur egun dauden laguntzen inguruan arituko gara, non 12 hilabetez autonomoen kuotaren zati handiena bonifikatuta izateko aukera izango duten.
Beste batzuetan aipatu dugun bezalaxe, erregimen orokorraren eta autonomo erregimen bereziaren arteko diferentziak murrizteko saiakera egiten ari dira instituzio ofizialetatik, eta kontziliazioaren laguntza hau horren beste adibide bat da.
Autonomoak ere aukera izango dute kontziliazio familiarra izateko, langilea autonomoak bi bebetebehar nagusi izango ditu. 12 urte baino gutxiago duen seme edo haurren zaintzaren kargu izatea, edota bigarren mailako familiakide ezgaituren baten kargu izatea, paralisi zerebrala, %33 edo gehiagoko ezgaitasun intelektuala, edota %65 edo gehiagoko ezgaitasun fisikorenbat duena.
Aldi berean aktibitate ekonomikoaren titularrak langile bat kontratatu beharko du, jardunaldi oso edo partzialean, eta bonifikazioa eskatuko den denbora tarte guztian egon beharko da langilea alta egoeran Gizarte Segurantzan. Gutxienez 3 hilabeteko kontratua izan beharko da eta kontratu hau inoiz ezingo litzake izan %50eko jardunaldia baino txikiagoa. Eta kontuan izan behar da baita ere, bonifikazio hau baino lehenago ezingo dela beste langilerik izan kontratatuta eta ezta Aurreko 12 hilabeteetan zehar, beraz garbi dago laguntza hau langilerik izaten ez duten autonomoentzat dela.
Langile autonomoa noski altan mantendu beharko da bonifikazioa martxan dagoen tarte horretan, eta baita bonifikazioa bukatu ondorengo sei hilabeteetan ere. Aurreko betebehar hauetakorenbat ez bada betetzen, izandako bonifikazio hori bueltatu egin beharko da guztiz.
Utzi zure iruzkina