Ekainaren 28an estatuko aldizkari ofizialean (BOE), langile autonomoen erregimen berezian (RETA) uztailaren 1etik aurrera kotizazio oinarri minimoa %3 igoko zela argitaratu zuten.
Tira-bira asko izan ondoren, estatuko kontu orokorrak onartu ziren, eta hauekin batera kotizazio minimoaren (autonomoen %85ak hau dugu aukeratuta) igoera etorri da.
Ekainerarte kotizazio oinarri minimoa eduki dugun langile autonomo guztiek lehengo urteko kuota berdina ordaindu dugu 267,03€ (893,10€ko kotizazio-oinarria). Emendik aurrera ordea, kotizazio oinarri minimoa 919,80€koa izango da eta hilero autonomo bakoitzak 275,02€ ordaindu beharko dugu.
Igoera honek hilero 8€ gehiago ordaintzea ekarriko du, eta azken finean urte amaieran ia 100€ gehiago gizarte segurantzan.
Komenigarria da gogoratzea kotizazio oinarriak duen garrantzia ezbehar bat dugun momentuan. Aukeratutako kotizazio oinarrearen arabera kobratuko dugu, denbora bateko ezintasun edo gaixotasun bat dugunean, istripu profesional bat dugunean edo jubilazio garaian. Kotizazio oinarri altuagoa edukiz gero gehiago izango da kobratuko duguna!
Amaitzeko autonomo erregimenean eman behar ziren aldaketei buruz aipamen bat. Badirudi berriz ere atzeratu egingo direla eta 2018ko urtarrilarte itxaron beharko dugula aldaketa horiek ofizialki martxan jartzeko. Hala eta guztiz ere gipuzkoautonomo aholkularitzatik beti bezala jakinaren gainean edukiko zaituztegu!
Utzi zure iruzkina