Langile autonomoak garenok, enpresari indibidual bezalaxe bakarrik egiten diegu aurre gure jarduera ekonomikoan izan ditzakegun arriskuei. Zerbait gertatuz gero (gaixotasunak, lesioak, zerbait haustea lanean ari garen bitartean etabar), guk edukiko dugu erantzunkizun guztia, eta horregatik esaten dugu beti, hobe dela aurretik halako egoeratara prestatuta egotea, ondoren damutu baino.
Gaur egun, RETAn (Langile Autonomoen Erregimen Berezia) altan gauden autonomoak jubilazioa, amatasuna, aitatasuna edo ezintasunagatiko bajak onartuak ditugu eta halakorenbat tokatzen zaigunean Gizarte Segurantzak ordainduko liguke prestazioa. Ia kasu guztietan gure kotizazio oinarriaren arabera ordainduko digute, eta autonomo gehienok kotizazio oinarri minimoa dugunez aukeratuta, gure bizitza maila mantendu ahal izateko komenigarria da aseguru pribatuekin osatzea gizarte segurantzako prestazioa.
1-Istripu edo ezintasun Asegurua: Autonomo batek ezintasun arrunt bat izaten duenean bi kasu desberdin izaten dira. Kotizazio oinarri minimoa duten autonomoek 525,42€ kobratuko dute lehen hilabetean eta 656,78€ bigarren hilabetetik aurrera oraindik baja egoeran badaude. Normala den bezala, jendea hilero diru gehiago kobratuz bizitzea ohituta dago, beraz, bizitza maila bera mantendu nahi badute Gizarte Segurantzak ordaintzen duen prestazioa, aseguru pribatu batekin osatu behako lukete. Aseguru hauetan baja eguneko diru kantitate bat aukeratzen da. Normala den bezala, eguneko diru kantitatea handiagoa bada aseguruaren prezioa ere handiagoa izango da, eta eguneko kantitatea txikiagoa den heinean aseguruaren prezia ere txikiagoa izango da.
2-Osasun Asegurua: Bere kargu langilerik ez duen autonomoentzat oso egokia den asegurua da hau. Osakitzatzako zerbitzuetan izaten diren itxarote-zerrendak ez ditugu pasa beharko eta gainera espezialistekin hitzordua egiteko aukera izango genuke zuzenean gure famili-medikutik pasa gabe. Tramite guztiak bizkorragoak izango dira eta hau benetan garrantzitsua da kontuan hartzen badugu ez duela inork irekiko gure negozioa guk ez badugu egiten.
3-Erantzukizun Zibila: Beharrezkoa ia autonomo guztientzat: Batez ere beren jarduera ekonomikoak era publikoan egiten dituzten autonomoentzat guztiz beharrezkoa. Egunen batean gure bezero batek kalte-ordainak erreklamatzen badizkigu guk egindako produktu edo zebitzu batengatik, bezeroak arrazoia duen kasuetan aseguru etxea izango da kalte-ordainak ordainduko dituena.
4-Aktibitatearen uztea: Nahiz eta autonomoen langabeziaren inguruan aldaketa batzuk eman diren eta kasu bakan batzuetan langabezia izateko aukera dagoen, autonomo gehienentzat oso zaila da langabezia prestazioa edukitzea gure jarduera ekonomikoa amaitu ondoren. Soluzio egokia izan daiteke aseguru bat izatea non gutxieneko irabazi batzuk segurtzatzen dizkiguten gure negozioa itxi behar badugu.
5-Jubilazioa: Lan-bizitza osoan zehar kotizazio oinarri minimoan egon baldin bagara, jubilazioa osatzeko aurrezki aseguru bat izatea da gomendagarriena. Produktu ugari daude gaur egun jubilazioari begira aurrezteko, eta gehien erabiltzen direnak Pentsio Planak eta Jubilazio Aurrezki Aseguruak dira.
6-Laneko Arriskuak: Beharrezkoa izaten da beren kargu langileak dituzten autonomoentzako. Hau ez izateagatik jartzen dituzten isunak altuak izaten dira.
Lokalen edo saltokien aseguruak ere contuan hartu behar ditugu. Aseguru hauekin gure saltokian gerta daitezken ezbeharrak babesten ditugu. Sute, kortozirkuitu edo bestelako ezbeharren aurrena, gure altzari eta produktuak babestuta edukiko ditugu.
Gipuzkoautonomo aholkularitzan mota guztietako aseguruak eskeintzen ditugu. Behar duzuen aseguruari buruz aholkuak eman eta inolako konpromezurik gabe tratu pertsonalizatua eskeiniko dizuegu. Autonomo askok ahaztuta izaten dituzte aseguruak eta artikuluaren hasieran aipatu dizuegun bezalaxe, behar-beharrezkoak dira!
Utzi zure iruzkina