Autonomoen berriak

Kotizazio oinarri miminoa izatearen arriskuak

blog image balanza_dinero.jpg

Azken aldian askotan entzun izan dugu autonomoen kotizatzeko modua guztiz aldatuko dela eta benetan izaten diren irabazien araberako kotizazio oinarria edukitzeko obligazioa egongo dela, baina oraindik ere 2022 urteari begira ez da indarrean jarriko.

Langile autonomoen inguruan estatu mailan dauden Elkarte nagusiak diotenez, oraindik ere autonomo guztien %85ak kotizazio oinarri minimoa dauka, gaur egun 950€ inguruan dagoelarik.

Teorian, ahalik eta gehien berdindu beharko lirateke kotizazio oinarria eta benetan bataz beste hilero gure aktibitate ekonomikoan izaten ditugun irabaziak. Kotizazio oinarria irabaziak baino txikiagoa bada, baja egoeran edo bestelako prestazio batzuk jasotzerako unean jasoko duguna ere txikiagoa izango da, eta bizitza maila mantzentzea oso zaila. Kontuan izan gaur egun kotizazio oinarria urtean 4 aldiz aldatu daitekela Gizarte Segurantzan.

 Autonomo batzuen kasuen, irabazi oso baxuak izaten dituzten autonomoen kasuan, 950€ko hileroko kotizazio handiegia izaten da. Eta hauentzat hobe litzake kotizazio oinarria benetako irabazien araberakoa balitz, baina oraindik ere itxaron egin beharko dute.

Bestalde, irabazi handiak izaten dituzten autono asko daude Kotizazio Oinarri minimoan mantentzen direnak. Hauen kasuan, edozein baja egoera edo jubilazioan sartuz gero, kotizazio oinarri baxua izatearen ondorioz jasoko duten diru kopurua oso baxua izango da, eta bizitza mailan zuzeneko eragina izango luke.

Autonomo guztien egoera ez da berdina izaten noski, eta kasu askotan ulergarria izan daiteke Kotizazio Oinarria ez igo nahi izatea, batez ere jubilatzeko 25 urte baina gehiago falta direnean, edota Gizarte Segurantzaren jasangarritasunagan fede gutxi denean. Kasu hauetan gomendagarria litzake autonomoak istribu edo baja aseguru bat kontratatzea eta aldi berean EPSV edo halako inbertsiorenbat martxan jartzea.

Autonomo bezela egoera desberdinei aurre hartzen ikasi beharra dugu, baja edo jubilaziora iritxi baino lehen. Gipuzkoautonomo aholkularitzan garrantzi handia ematen diogu kotizazio oinarriari, ez zalantzarik izan eta deitu edozein zalantza duzuelarik.

 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar