Autonomoen berriak

Zatikako kotizazioaren lehen urratsak

blog image Pag_58_equilibrio.jpg

Lehengo astean ezagutzera eman zituen Gobernuak, langile autonomoek beren irabazien araberako kotizazio bat izan dezaten, prestatu duten lehen proposanaren ezaugarriak zein diren.

Oraingoz 13 kotizazio tarte desberdin proposatu dituzte. Tarte baxuenean, urtean 3.000€ baina gutxiago irabazten dituztenen kotizazio tartea izango litzake, hileko 200€ko autonomo kuota ordain beharko dutelarik. Bestalde, tarte altuenean, urtean 48.841€ baino gehiago irabazten dituzten autonomoak egongo lirateke, eta hilero1200€ko autonomo kuota ordaindu beharko lukete.

Hala eta guztiz ere aldaketa prozesu luze bat prestatzen ari dira, 2023 hasiko litzakeena eta guztiz aldatu arte 9 urte pasako beharko liratekeenak, eta hasiera batean kotizazioak baxuagoak izango lirateke. Adibidez, hilero 400€ko kuota ordaindu beharko dute tarte handienean dauden langile autonomoak, eta ondoren denbora aurrera doan heinean goruntz joango da ordaindu beharreko kuota.

Espero zen bezalaxe, nahiko aztoramendu sortu du aldaketa hauen aipatze hutsak, batezere bi puntu nagusi medio:

Hasiera batean kuota txikiagoak aipatu ziren SMIa baina gutxiago irabazten zuten langile autonomoentzat.

           Autonomoek beren kotizazio oinarria aukeratzeko zuten boterea guztiz kentzen da.

Momentuz ezer ez da zihurra, eta motel aurreratuko den itxura du, batezere erabaki hauek hartzerakoan parte hartzen duten antzezleak oraingoz jarrera guztiz desberdinak dituztelako, eta ea zeinek ematen duen amore.

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik beti bezela autonomoen inguruko aldaketa guztieu buruz informazioa ekartzen saiatuko gara, tartekako kotizazioa, Ticketbai, eta beste hainbat aldaketa garrantzitsu.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar