Autonomoen berriak

Freelance-entzako online plataformak

blog image office_625893_640.jpg

Bere lana etxetik egiten dutenei zuzendutako artikulua da hau. Gero eta gehiago direla ikusirik, beraientzat oso lagungarri eta interesgarri izan daitezkeen web plataformei buruz arituko gara.

Negozio munduan murgilduta gauden guztiok badakigu, merkatuko produktu edo zerbitzu onena eskeini arren, bezero egokiak bilatu ezean gure negozioak ez duela arrakasta izango. Web orri huek lana eskeini eta ekatzen duten milaka profesional elkarrekin harremanetan jartzeko aukera ematen digute. Lana lortzeko bide oso interesgarria izan daiteke hau, batezere ekintzaile (emprendedor) edo freelance zaretenontzat, era askotariko lan eskeintzak bait daude bezero-zorro bat sortzen hasteko.

Gehienak egitura berdintxua edukitzen dute. Zerbitzu bat eskeintzen duena eta zerbitzu hori jaso nahi duena kontaktuan jartzen dituzte, eta doan gainera. Zerbitzua egiteagatik zenbateko bat erabakitzen dute bezero eta saltzaileak eta prezio hortatik ehuneko zati bat web plataformarentzat izango da komisio modura. Hau da plataforma hauek dirua irabazteko duten modua.

Gaur egun arrakasta gehien izaten ari diren web plataforma hauen zerrenda bat jarriko dizuegu, hizkuntzaren arabera klasifikatuta. Nahi duzun plataformetan egon zaitezke erregistratuta, baina gomendagarriena 2 edo 3 plataformatan egotea da. Zoritxarrez oraindik ere ez dago euskeraz eginiko plataforma indartsurik.

Erderaz:

www.adtriboo.es

www.nubelo.com

www.twago.es

www.freelance.infojobs.net

Ingelesez:

          www.elance.com

www.upwork.com

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar