Autonomoen berriak

URTEA AMAITZEKO ANTOLAKETA FISKALA

blog image scrap_archive_files_briefcase_papers_old_documents_secret_1188160.jpg!d

2019an sartzear gaude eta normala den bezalaxe festa eta lagunarte garaia da, baina hala eta guztiz ere ez dugu ahaztu behar urte amaierarekin batera eredu fiskal ugari aurkeztu behar ditugula ogasunean. Aste hontako artikuluan, eredu fiskal guzti horiek aipatuko dizkizuegu, kontuan izan ditzazuen.

Urtarrilean ondorengo aurkezpenak egin beharko ditugu:

Pertsona fiskioen errentaren gaineko zerga aurkezpenak:

110 Eredua: Hiruhilero aurkeztu behar da eta Atxikitzera behartuak dauden eta hiruhilekoan lan etekinak, jarduera ekonomikoen etekinak edo sariak ordaintzen dituztensubjektu pasibo edo zergadunek aurkeztu behar dute.

190 Eredua: 110 ereduaren 2018 urteko laburpena da, eta informatiboa besterik ez da.

115 Eredua: Atxikitzeko betebeharra duten eta higiezin hiritarren errentamenduagatiko edo azpierrentamenduagatiko etekinak ordaintzen dituzten subjektu pasibo eta zergadunek aurkeztu beharko dute.

180 Eredua: 115 ereduaren 2018 urteko laburpena da, eta informatiboa besterik ez da.

Balio Erantsiaren gaineko Zerga

BEZaren urteko ereduak aurkeztu behar dira (390, 391 eta 392 ereduak), BEZ erregimenaren arabera. Hauetan urte osoan zehar jardueran izandako BEZa erregularizatzen da. Eredu honen bitartez bakarrik eskatu daiteke gure alde dugun BEZa bueltatzeko.

Otsailan, 2018ari buruzko beste bi eredu ere aurkeztu beharko dira (errenta deklarazioa ahaztu gabe, apiriletik ekainera aurkeztu behar delarik):

130 Eredua: Hiruhilero egiten den eredua da IRPFko ordainketa zatikatuen aurkezpena. Autonomo eta merkatari txikiek aurkeztu behar dute, beti ere beren irabazien %50 baino gutxiago atxikipen gabe fakturatzen badute. Oraingo hau 2018ko azkena da eta honekin gure errenta aitorpenerako dirua aurreratzen dugu. (Otsailaren 10 arte da aurkezteko epea).

347 Eredua: Urtean behin egiten den aurkezpena da. Pertsona fisiko edo juridikoak (publikoak zein pribatuak), eta jarduera enpresarial edo profesionalak burutzen dituzten entitateak, baldin eta beste pertsona edo entitate bati egindako eragiketek, batera hartuta, 3.005,06 euroko kopurua gainditzen badute (BEZ eta errekarguak barne), aitorpenaren xede den urte naturalean zehar. (Otsail osoa dugu aurkezteko).

Bestalde, ez ahaztu, Europa mailako salerosketak egiten badituzue eta ROIen altan bazaudete, edota errenta esleipeneko erankunderen batean bazaudete bestelako eredu batzuk ere aurkeztu beharko dituzuela.

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik eredu guzti hauek aurkezteko beharrezko laguntza eskeintzen dizuegula, eduki ditzakezuen zalantzak argitu eta ereduak betetzen eta aurkezten lagunduko dizuegu. Gogoratu oso garrantzitsua dela zuen negozioen betebehar fiskalak ongi eta legeak aipatzen dituen epeetan aurkeztea.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar