Autonomoen berriak

Herri txikietan tarifa murriztu bikoitza

blog image de_verdad_es_tan_complicado_crecer_x2.jpg

Gaur egungo artikuluan, herri txikietan bizi diren autonomoentzat indarrean dauden laguntzei buruz arituko gara, nahiz eta denbora dezente pasa den indarrean sartu zenetik. Eta hala, 5000 biztanle baino gutxiako dituzten herrietan bizi den autonomo batek alta egiten duenean, autonomo kuoten tarifa murriztu bikoitza izango due, 24 hilabetez 67€ ordianduz.

Lehenik eta behin, Langile Autonomoen erreforma Lege Urgentea jarri zuten indarrean, eta bertan eman zen aldaketa deigarriena tarifa murriztu hori 12 hilabetetara handitzea izan zen, eta kasu berezi batzuetan 24 hilabetetaraino lehenago aipatu dugun bezala.

Aldaketa horrek ongietorri ona izan zuen autonomen kolektibo eta asozioazio nagusietan, ATA (asociación de trabajadores autónomos) bezelakoak beti adierazi dute, hura aurrerapen handia izan zela autonomoentzat. Herri txikietan tarifa murriztua luzatzearen zergatia noski, herri txikien despopulatzearen kontra borrokatzeko da.

Gero eta eskaera gehiago ikusten dira autonomoen kolektiboarekin lotuta doazenak azken aldian, eta aipatu ditugun aldaketak dira adierazgarri garbiak, eta gauzak hobetzen doazen pixkanaka, baina oraindik ere gauza ugari leudeke egiteko. Langile autonomoentzako lan kotizazio partzia edota benetako irabazien araberako kotizazioa, landu beharreko eztabaidak dira. Gipuzkoautonomo aholkularitzatik beti bezela, aldaketa desberdinei buruzko informazioa ekartzen joango gara, zuen egoera eta negozioaren ezagutza osoa izan dezazuen.

 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar