Autonomoen berriak

2019 LEHEN ERDI KAXKARRA AUTONOMOENTZAT

blog image decremento_ingresos_membership_sites.jpg

Uztailaren hasieran gaudelarik, iada baditugu urteko lehen sehilekoaren inguruko datuak. Analisi txiki bat egiten saiatuko gara langile autonomoen inguruan, baina lehen begirada bat egin ondoren, garbi ikusi daiteke ez dela inondik ere sehileko ona izan langile autonomoentzat.

2019 honetan altan eman diren autonomo kopurua, 2018koaren erdia baino gutxiago izan da. 2018an 68.880 alta izan ziren lehen sehilekoan, eta aurten berriz 31.900 besterik ez. Azken sei urtetako emaitzarik kaxkarrena izan da.

Estatu mailan indar gehien duten autonomo elkarteak, bereala aipatu dute oraindik ere langile autonomoek aurre egin behar izaten dituzten arazoak zein diren eta soluzio bat bilatzea guztiz beharrezkoa dela.

Aipatu beharra dago denak ez direla notizia txarrak izan eta ekainan adibidez igoera haundi bat izan zela autonomoen altetan, noski udararekin batera etorri diren altak izan dira. Hala eta guztiz ere beharrezkoa da Gobernuarekin bat akordio berriak lortzea, autonomoen sistemari estabilitate handiago bat eman ahal izateko.

Merkatua eboluzio etengabe batean darrai, eta perfil teknologiko duten freelance-ak asko eskatzen ari dira enpresetatik. Autonomoen artean urtez-urte gehiago dira informatiko, ingenieritza eta halako lanpostuak dituzten freelance langileak.

Udara aurrera doan heinean ikusiko dugu langile autonomoen sektoreak nola eboluzionatzen duen eta ea gora edo behera egiten duen autonomo kopuruak. Normalean irailan zehar autonomo asko izaten dira aktibitate berri bati hasier ematen dietenak, beraz Gipuzkoautonomo aholkularitzatik zuentzako negozio berri bat hasteko interesgarria den informazio guztia aipatzen saiatuko gara.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar