Autonomoen berriak

AUTONOMO FALTSUAK ORAINDIK ERE IKUSMIRAN

blog image falsoautonomo_infoempleo_660x330.jpg

Duela aste batzuk 2019ko lehen seihilekoak izandako gorabeherak aztertu genituen, eta garbi gelditu zen emaitza ez zela batere ona izan autonomoen sektorearentzat. Gaurkoan INEk(instituto nacional de estadística) argitaratutako datu batzuk aurkeztu ditugu, baina ez autonomo normailei buruz, baizik eta, autonomo faltsuei buruz.

2019ko bigarren hiruhilekoan zehar guztira 143.500 autonomo faltsu atzeman ziren, eta horietatik 98.700 langilek bezero bakarrarentzat egiten zuten lan. Aurreko trimestrearekin alderaturik, jetxiera txiki bat ikus daiteke. Guztira lehen hiruhilekoan 152.700 autonomo izan ziren faltsu bezela kontsideratuak eta horietatik 104.000 bezero bakarra zuten.

Gaur egun Autonomo Langileen Erregimen berezian modu okerrean altan dauden autonomo faltsuen bilaketa geldiezin hau, lehengo urtean Gobernuak onartu zuen “Plan directo por un Trabajo Digno” izeneko planaren ondorioz abiarazi zen.

Beraz autonomoen sektorea beheruntz doala konfirmatzen digu INEko txosten honek. Uztailan ere adibidez, 800 autonomok eman zuten baja egunero bataz bestez, eta aipatu dezakegun notizia on bakarra 55 urtetik gorako autonomo emakumeen kopurura oraindik ere goruntz dihoala da.

Hala eta guztiz ere, istorikoki irairla hilabete ona izan ohi da autonomoen alta berriantzat, batezere irakaskuntza sektorean. Baina garbi ikusi dugu azken urteetan izaten ari den desegonkortasun politikoak eragina izan duela autonomo sektorerangan.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar