2021eko urtarriletik aurrera langile autonomoak izanda ere aitatasunagatiko prestazioa lehen aldiz parekatua izan da amatasun baja duen iraupenarekin.
6/2019 Errege Dekretuarekin onartu ziren lan berdintasunerako 49 neurri berrietako bat izan zen aitatasuna igoetzearena, beti ere lan munduan emakume eta gizonen arteko desberdintasunak gutxitzeko neurrietako bat izan zen hau.
Ez dugu ahaztu behar, duela gutxi arte, aitatasun bajagatiko permisoa 5 astekoa besterik ez zela, ondoren 8 astekoa izatera pasa zen, eta lehengo urtean iada 12 astekoa.
Aitatasuna kobratzeko betebeharrak:
Autonomo bezela altan egotea eta azkeneko 7 urteetan gutxienez 180 egun kotizatuak izan.
Gizarte Segurantzarekin ez zorrik izatea.
Jaiotza fetxatik 15 egun izango dira prestazioaren eskaera egiteko.
Kobratuko litzaken kantitatea, kotizazio oinarriaren 100% izango litzake, azken hilabeteetan aldatu bada, azken 6 hilabeteen bataz bestekoa aterako litzake. Gainera autonomo bezela hilero ordaintzen den Gizarte Segurantzako kuota bonifikatuta geldituko litzake, eta errenta deklarazioan ez da irabazi bezela sartzen aitatasunagatik kobratutakoa.
Askok jakingo dezuen bezala, aitatasun eta amatasun prestazioak modu desberdinean banatu daitezke eta aste batzuk bikotekideari emateko aukera ere badago. Prestazioaren lehen 6 asteak osorik hartu beharko dira nahitanahiez, eta gainontzeko 10 aste horiek, libreki banatu ahal izango dira ondorengo 12 hilabeteetan.
Aitatasun hau eskatzeko beti INSSera (Instituto Nacional de la Seguridad Social) jo beharko duzue eta orain dagoen egoerarekin beti zita eskatu beharko litzake. Gipuzkoautonomo aholkularitzatik ahal dugun guztian lagunduko dizuegu aitatasuna eskatzeko garaian zalantzak badituzue.
Utzi zure iruzkina