Aste honetako artikuloan autonomoei buruzko datu eta estatistika gehiago dakarzkizuegu. Kanpotarrak diren autonomoen buruz hitz egingo dugu, gaur egun españan hamar autonomotatik bat kanpotarra baita, eta guztira 300.000 dira.
2016 %6,5eko gorakada nabaria izan zuten eta 2017an %7koa oraindik ere handiagoa izan da igoera. Ekonomiaren beherakada hasi banio lehen 2008an 237.774 autonomo ziren kanpotarrak, baina krisiaren eraginez 2010ean 200.489ra jetxi ziren. Hortik aurrera goraka egin dute urtez-urte eta emplegu sorreran gero eta garrantzitsuagoak dira.
Langile autonomoen elkarte desberdinetan asko goraipatzen dute kanpotarrak izaten duten ekintzaile joera, eta autoemplegu horretan lan-merkatuan sartzeko bidea aurkitu dute. Gaur egun, denda edo negozio txiki askoren jabe kanpotarrak ikus ditzakegu.
Adibide moduan estatistika batzuk aipatzea interesgarria iruditzen zaigu: 2017ko lehen sehilekoan españan 44.201 autonomo berrik egin zuten alta Gizarte Segurantzan, eta horietatik 19.033 kanpotarrak izan ziren, beraz ia %50 da.
Kanpotar huek geografikoki kokatzen hasiko bagina gehiengoak Txinatarrak direla ikus dezakegu, eutonomo kanpotarren %17,9arekin. Europar batasunetik etortzen direnen artean Frantzia, Italia eta Errumaniarrak dira gehien.
Azkenik langile autonomo kanpotar hauen lanbide aipagarrienak ibilgailu konponketan (88.743), hostalaritza (56.611) eta eraikuntza sektorea (34.031) dira.
Autonomo bezala alta egiteko intentzioa baduzu jarri Gipuzkoautonomo aholkularitzarekin kontaktuan. Zalantza guztiak argituko dizkizugu eta gainera autonomoetan alta doan egingo dizuegu.
Utzi zure iruzkina