Iada gabonak gainean ditugu eta honekin batera kaleak argiztatuta, eskaparateak xehetasun guztiekin prestaturik eta batez ere jendea gogo biziz.
Baliteke inor gutxi konturatu dela iada bertan ditugula gabonak, batezere azken asteetan autonomoen egoera hobetzeko emango diren aldaketei buruz egon den zalapartarekin.
Hilabeteak daramazkigu egoera ekonomikoa poliki-poliki hobetzen ari dela esanez, eta merkatari indibidualak eta dendak pixkanaka goraka datoz, baina oraindela gutxi iriki berri duten denda txikientzat datozen 3 hilabete hauek oso garrantzitsuak izango dira. Kontuan hartu beharra dago negozio batzuk beren irabazien portzentaia handi bat gabonetako hilabete hauetan irabazten dutela.
2015 urtean, gabonetako kanpaina nahiko arrakastatsua izan zen, eta aurten hobea izatea espero dugu. 62.000 lan-postu berri sortuko direla aurrikusten da, lehengo urtean baino %12 gehiago. 2016 urte honetan, iada autonomoek 82.238 lan-postu sotu dituzte. Egunero 304 lan-postu, horietatik 82 autonomo berrien altak direlarik, eta 222 erregimen orokorrean kontratatu bezela.
Gipuzkoautonomo aholkularitzatik animatu nahi zaituztegu zuen eguberriko erosketak auzoko dendetan egin ditzazuten, eta hala aurrera atera ahal izateko urte osoan gogor lan egin duten merkatari txikiei bultzada ematen lagundu.
Utzi zure iruzkina