Autonomoen berriak

INSPEKZIOAK LANALDI PARTZIALEKO KONTRATUETAN

blog image document_428333_960_720.jpg

Duela bi aste hainbat telekomunikazio katek adierazi zuten bezalaxe, Lan eta Justizia Sailak Euskal Herrian dauden lanaldi partzialeko 130.000 kontratuak berrikusteko intentzioa dute hurrengo bi urtetan. 

Laneko Ikuskatzaile sailetik diotenez, krisiaren ondorioz emplegu-kolokatasuna edo emplegu prekarioak gora egin du, eta onekin bat lanaldi partzialeko kontratu faltsuak ere gora egin dute, non benetan lan egiten dituzten lanorduak baino gutxiago adierazten diren, Gizarte Segurantzan gutxiago ordaindu behar izateko.

Kaltetuenak langileak berak izaten dira, ez baitute kotizatzen Gizarte Segurantzan benetan egiten duten lanagatik kotizatu behar luketena, eta baja bat edukitzerako garaian edo jubilazioari begira nabarituko dute hori. Bestalde Ogasuna eta Gizarte Segurantzak ere kaltetuak izango dira, ez dutelako behar luketen diru kantitatea biltzen. Hori azken finean guztien kalterako da!

Gure bezeroak zeratenak eta langileak dituzuenak jakingo dezutenez, enpresen aktibitateen, beren langileen, eta ordutegien gaineko kontrolak handitu egin dira 2017 honetan. Nahiz eta kontratuan bertan garbi agertzen den lanorduen banaketa astean zehar, langileak dituzten autonomoek lanorduen erregistro bat eraman beharko dute legeak adierazten duen bezalaxe, eta erregistro hori langileari eman nominarekin batera. Informazio hau gainera, 4 urtez gorde beharko da.

Inspekzio baten ondorioz lan kontratu faltsu bat agerian geldituzkero orainarte azaldutako arrazoienbatengatik, automatikoki kontratu hori mugagabe eta lanordu osokoa bihurtuko da.

Esan beharra dago Euskal Herrian lanaldi partzialeko kontratuetan faltsuak direnak portzentaia oso txiki bat direla, baina gero eta arruntagoa denez iruzurretan aritzea, kontrola handitu egin dute.

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik gurekin kontaktuan jartzeko aukera luzatzen dizuegu, eduki ditzakezuen zalantzak konpondu ahal izateko. Gure bezeroak hilabeteak daramatzate legedia ongi betetzen eta ordutegi erregistroa egiten. 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar