Autonomoen berriak

Faktura Erraztuak

blog image office_495808_640.jpg

Gure jarduerako gastuak zergetatik kentzeko aukera dugu autonomoak, beti ere jarduerara lotuta, faktura bidez frogatuta eta ongi kontabilizatuta badaude. Artikulu honetan bigarren betebehar horri buruz hitz egingo dugu, ongi frogatuta egotea.

Gipuzkoan ezin ditugu tiketetan ditugun gastuak kendu, gastuak faktura erraztu edo faktura arrunt batekin justifikatuta egon behar dute.  Jende askok uste du tiketak ere kendu daitezkela, baina ez da hala. Ez dute nahikoa informazio ematen, adibidez autonomoaren CIFa ez da agertzen tiketetan.

Faktura hauek erosle eta saltzaile bezela ditugun eskubideen bermea dira, ez ogasunarentzat justifikantze utsak, hirugarrenen erreklamazioen aurrean ere erabilgarriak izango dira. Autonomoek tiketak deduzitzeko duten bide bakarra, sarrera eta gastuen arteko diferentziaren  %10 deduzitzen dutenean da, amortizazio, hornidura eta justifikazio zaileko gastuengatik.

 

Empresa eta profesionalak faktura erraztua emateko obligazioa dute hala eskatzen badugu, eta gastu hauek kendu nahi baditugu, gutxienez ondorengo datu hauek izan behar ditu faktura erraztuak:

          1-Faktura erraztuek numerazioa eduki behar dute.

          2-Fakturen igorpen data.

          3-Identifikazio fiskal zenbakia, izen abizenak eta sozietatearen izena.

4-Aplikatutako zerga mota / Espresuki adierazi zergak ordaintzetik salbuetsita dauden eta dagokion legea.

          5-Saldutako produktu edo zerbitzuak zein diren adierazi behar da.

          6-Fakturaren zenbatekoa

Gipuzkoautonomotik autonomoak jarduera aurrera eramateko eduki ditzakeen gastu guztietan faktura eskatzea gomendatzen dugu, ondoren gastu horiek modu egokian deduzitu ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar