Autonomoen berriak

AUTONOMOEN SEKTOREAREN EBOLUZIOA

blog image shutterstock_563081326_jpg_1913337537_jpg_1913337537.jpg

Badira iada 10 urte krisi ekonomikoa hasi zela mundu mailan, eta sektore gehienak bezalaxe autonomoengan ere eragin ikaragarria izan zuen. Krisi honen eragile nagusienetako bat burbuila inmobiliarioa izan zen, eta sektore honetan langile autonomo asko ari ziren lanean krisia hasi zen momentuan.

Hala plasmatzen du UATAE-k azken 10 urteetan langile autonomo gehien izan duen sektoreen inguruan (Union de Asociaciones, Trabajadores Autonomos y Empresas) argitaratu duen txostenak.

Autonomo gehien galdu dituen sektoreak ondorengoak izan dira:

               Eraikuntza -%24

               Nekazaritza -%20,25

               Hostalaritza -%11,10

Azpimarragarria da, hiru sektore hauetan izan den jetxiera handi hau kontuan izanda ere, langile autonomo gehien dituzten sektoreak oraindik ere hoietxek direla.

Aldi berean interesgarria da aipatzea azken urte hauetan zein izaten ari diren langile profesionalen alta gehien jasotzen ari diren sektoreak, hala autonomen sektorearen etorkizuna non izan daitekeen ikus genezake.

Guztiz globalizatuta dagoen merkatu batean gaude, eta aurrerapen teknologikoak etengabeak dira, beraz, langile autonomoen etorkizuna aktibitate zientifikoa, inbestigazioa, finantziero eta heziketa arloan egon daiteke.

Langile autonomoak gero eta aldakorragoa den merkatu baten aurrean gaude, eta enpresa handiei eragiten dieten bezalaxe, langile autonomoak ere epe motz-ertainera izango diren aldaketen eragin zuzena jasango dute. Hortaz prest egon beharko dugu aldaketa hauetara moldatzeko.

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik zuei laguntzeko gaude beti bezalaxe, eta aldaketa guzti hauen aurrean eman beharreko pausekin zalantzan bazaudete deitu inolako konpromezurik gabe.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar