Autonomoen berriak

EKINTZAILEEN EZAUGARRIAK ALDATZEN ARI DIRA

Azken urteotan ekintzaileen ezaugarriak asko aldatzen ari dira, alde batetik merkatuaren ezaugarriak eta beharrak aldatzen direlako, eta bestetik denborak aurrera egin duen ehinena gizarteak hainbat hesi eta oztopo gainditu dituelako.

Esan daiteke ekintzaileen berrien datuei begiratuz gero, genero berdintasuna dagoela aktibitate berri bat hasteko orduan, 10 gizonezko ekintzaile bakoitzagatik, beste 9 emakumezko ere hasten dira jarduera berri batekin (Europa mailan media 10etik 6koa da).

Beste urtebetez, eta honekin 6 urtez jarraian, ekintzaileen artean emakumezkoen portzentaia igo egin da, aurtengoan %6.

Aldi berean, ekintzaileak orokorrean izaten duten adina aldatzen ari da, beti pentsatu izan baitugu ekintzaileak gazteak izaten direla, baina gero eta gehiago izaten dira, 40 urte baino gehiagorekin, bere kabuz jarduera berri bat hasten dutenak.

Lehengo urtean inoiz baino autonomo gehiago izan ziren estatu mailan 55 urteak gainditzen zituztenak eta 2017arekin alderaturik %11,58ko igoera izan zuten, milioi erdia baino langile autonomo gehiago.

Langile autonomoen hainbat erakundeetatik garbi adierazi dute aldaketa honen zergatia lan-merkatuan ematen ari diren aldaketen ondorio dela, non gero zaharragoak diren langileak aukera bideragarri bezela ikusten dute ekintzaile bezela pausua ematea, bai izan dezaketen kualifikazio mailak aukera hori ematen dielako edota errekurtso ekonomiko handiagoak izan ditzazketelako negozio berri bat hasteko.

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik beti bezela zuei laguntzeko gaude, eta autonomo bezela jarduera berri bat hasi behar baduzue behar duzuen laguntza guztia eskeiniko dizuegu alta egiterakoan, eta gainera gure aholkularitza zerbitzua kontratatuz gero, autonoetako alta prozesua doan izango zenukete!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar