Jakingo dezuten bezela, Errenta Deklarazio kanpainan murgilduta gaude iada. Jende gehienari iritsi zaio autolikidazioa proposamena Gipuzkoako Ogasunetik, baina autonomoen kasuan, ez da inolako autolikidazio proposamenik jasotzen.
Honenbestez esan daiteke, autonomoentzat errenta deklarazioa egitea gainontzeko erregimenetan daudenentzat baino zailagoa dela. Gure jardueraren datu ekonomikoak zein diren adierazi beharko dugu. Gure aholkularitzaren bezero zareten guztientzat doan egingo dugu errenta aitorpena, beti ere datu arruntak dituzuenean. Etxebizitzen salmenta, herentziak, akzioen salerosketak etabar edukiz gero, gainprezio txiki bat kobratuko genuke.
Zalantza nagusiak argitzen saiatuko gara artikulo honen bitartez:
1-Aitorpenak aurkezteko datak:
Ekainaren 6 errenta mekanizatua egiteko zita eskatzeko azken eguna.
Ekainaren 25 Autolikidazioa proposamena onartzeko azken eguna.
Ekainaren 25 errenta modu mekanizatuan edo internet bidez aurkezteko azken eguna.
2-Autolikidazio proposamena jasotzean duzuenean, garrantzitsua da jakitea, hainbat kontzeptu aldatu daitezkela (etxea alokatzeagatik izandako irabaziak, ohiko etxebizitzaren alokairuagatiko dedukzioak, dohantzak egiteagatiko dedukzioak,…). Gainera, aurten lehen aldiz, autolikidazioa onartzerako momentuan, zerga-helbidearen aldaketa adierazi daiteke.
3-Murrizpen ohikoenak:
a.Murrizpena pentsio konpentsagarriak eta urteko mantenuak ordaintzeagatik.
b.Murrizpena gizarte aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpen eta kontribuzioengatik. Mutualitateei, aurreikuspen plan aseguratuei, pentsio planei, enpresen gizarte aurreikuspeneko planei, mendekotasun aseguruei eta EPSVei.
c.Murrizpena baterako aitorpena egiteagatik.
4-Bakarkako edo baterako deklarazioak:
Aipatu berri dugun bezalaxe, baterako aitorpena egiteagatik murriztapena dago beraz komenigarria da urtero bi modutan egitea, bakarka eta modu bateratuan , hala bi aukeratatik emaitza onena duena aukeratuko dugu. Ez dago urtez urte errenta aitorpena modu berdinean egiteko inongo obligaziorik.
5-Ondorengoengatik dedukzioak:
a.585€ lehenengoagatik
b.724€ bigarrenagatik
c.1223€ hirugarrenagatik
d.1445€ laugarrenagatik
e.2x1888€ bostgarrena eta hurrengoengatik.
*Gainera 335€ko dedukzioa ondorengoak 6 urte baino gutxiago izateagatik.
6-Ohizko etxebizitzaren alokairuagatik dedukzioak:
a.Ordaindutako errentaren %20ko dedukzioa 1.600€ko limitearekin.
b.30 urte baino gutxiago izateagatik, %25eko dedukzioa 2000€ko limitearekin.
c.Familia ugarientzat %25eko dedukzioa 2000€ko limitearekin.
*baterako deklarazioetan ez dria limiteak bikoizten.
7-Ohizko etxebizitza erosteagatik dedukzioak:
a.2012/01/01 baino lehenagokoak:
Inbertsioaren %18a + finantziazioa urtero 2160€ko limitearekin.
Inbertsioaren %23a + finantziazioa urtero 2160€ko limitearekin familia ugarientzat edo 35urte baina gutxiago dituztenentzat.
b.2012/01/01 ondorengoak:
Inbertsioaren %18a + finantziazioa urtero 1530€ko limitearekin.
Inbertsioaren %23a + finantziazioa urtero 1955€ko limitearekin familia ugarientzat edo 30urte baina gutxiago dituztenentzat.
8-Autonomoak nahitanahiez bete beharko dute 6.eranskina:
Eranskin honetan jardueran izandako irabazi eta gastu desberdinak jarri behar ditugu. Hainbat aukera eta posibilitate desberdin egon daitezke, beraz edozein zalantza duzuelarik jarri Gipuzkoautonomo aholkularitzarekin kontaktuan. Inongo konpromezurik gabe!
Utzi zure iruzkina