Azken urteetan langile kontratatuen eta langile autonomoen arteko desberdintasunak murriztu diren arren, oraindik ere diferentziak haundiak direla garbi ikus daiteke, langabezia kobratzeko zailtasunak, paga extrak kobratzeko eskubideak, eta gainera oporrak dituzten bitarten kobratzen jarraitzen dute.
Autonomo askorentzat irabazien beherakada handi bat suposatzen oporretara joateak, beren negozioa itxita gelditzen baita denbora tarte horretan. Hilabetero kuota bat kobratzen duten autonomoak izango dira beren hileko irabazietan eragin handirik jasaten ez duten bakarrak oporretara joaten badira.
Arrazoi honengatik autonomo ugarik galdera bera dakarkigute: baja egin al dezaket oporretara noan tarte horretan?
Gipuzkoautonomo aholkularitzatik hau egiteko inungo eragozpenik ez duzuela argitu nahi dizuegu. Helburua argia da, oporretan gauden bitartean irabaziak jeisten badira, gastuak ere jeisten saiatuko gara, baina hainbat puntu kontuan hartu beharra dago:
-Ezin litzake baja egin tarifa murriztua izanez gero. Baja egiterakoan bonifikazio hoiek galdu egiten dira, eta oporren ondoren berriz alta egitarkoan 300€ko kuota izangi genuke.
-Kontua izan behar dugu bajan gauden denbora tarte horretan ezin ditugula normalean deduzigarriak izaten diren gastu batzuk deduzitu, eta inola ere ezingo dugu ezer fakturatu.
-Kotizatzeari uzten da baja egiten den tarte horretan, eta adinaren arabera eragina izan lezake jubilazioan.
-Gaixotasun edo istripu bat baduzue baja garaian ezingo duzuen inolako baja prestaziorik eskatu.
Aipatutako puntuak kontuan hartuta, ondorengo prozedura jarraitu behar duzue baja egiteko: Lehenik Ogasuenan egin beharko duzue baja eta ondoren Gizarte Segurantzan, ondoren berriz ere modu berdiean lehendabizi ogasunean egin beharko dugu alta eta ondoren Gizarte Segurantzan.
Gipuzkoautonomo Aholkularitzan badakigu ez direla tramite errazak, beraz inolako zalantza izanez gero jarri gurekin kontaktuan eta zuen betebehar guztiak modu egokian nola egin azalduko dizuegu.
Utzi zure iruzkina