Autonomoen berriak

NOIZ KONTSIDERATZEN DIRA GASTUAK INBERTSIO

blog image donacion_contenido_aspel_46_compras_inteligentes_860x334.jpg

Autonomo bezela gure jarduera ekonomikoa martxan dugun bitartean hainbat gastu desberdin izaten ditugu, eta hauetan zalantza gehien sortzen duten gastuetako bat inbertsio gastuak izaten dira.

Izaten diren imbertsio ondasun hauek ez dira gastu normalak bezela izaten. Gutxienez guren enpresan urtebete baina gehiago egongo diren ondasunak izaten dira, eta inola ere ez kontsumigarriak eta esta ere ondoren salduko diren salgaiak. Gauzak argitzeko, adibide batzuk aipatuko dizkizuegu. Programa informatikoak, telefono mobilak, ordenagailuak, altzairuak, kotxe edo bestelako ibilgailuak etabar.

Inbertsioa hauek ez dute beste gastu arrunt batzuk izaten duten fiskalitatea. BEZari dagokionez, guztiz kengarriak izango da inbertsio hauengatik ordaindutako BEZ hori, baina errentari dagokionez ordea, inbertsioa 300€ baino handiagoa bada ezin izango dugu gastu hori satu gure errenta aitorpenean. ZERGATIK?

Normalean autonomo bezela lan egiten dugun gehienok, PFEZean (IRPF) Zuzeneko zenbatespen erraztua izaten dugu (estimación directa simplificada) eta modalitate honetan ezin dira inbertsio gastu hauek deduzitu. Honen ordez automatikoki irabaziei %10eko dedukzio bat aplikatzen zaio eta normalean hobe ateratzen da hau izatea, inbertsioaren amortizazioak deduzitu ahal izatea baino. Adibidez 20.000 €ko irabazi garbiak izan bazenitu aktibitatean 2.000€ko dedukzio bat aplikatuko litzaioko irabazi horiei eta ondorioz aktibitateko errendimendu garbia 18.000€ izango litzake.

Esan bezala normalean hobe ateratzen da autonomoentzat Zuzeneko Zenbatesten erraztuan egotea, baina aktibitatea hasterakoan adibidez inbertsio oso handiak egin badira, baliteke hobe izatea fiskalki Zuzeneko Zenbatespen arruntean egotea erraztuan egon ordez.

Kontuan izan behar da baita ere, inbertsioak izan badituzue, urte bukaeran irabazi eta gastuekin arruntekin egiten den bezalaxe, inbertsioen erregistro liburu bat izan beharko duzuela, eta bertan adieraziko dira izandako inbertsio guztiak banaka-banaka.

Inbertsio handirenbat egiteko momentuan bazaudete eta zehazki zuen jardueran izan dezaken eragin fiskala jakin nahi baduzue, deitu Gipuzkoautonomo aholkularitzara eta behar duzuen laguntza guztia eskeiniko dizuegu.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar