Udaran autonomoak langileak kontratatu beharra izaten dute maiz. Batzuetan oporretara joan daitezen, bere negozioaren gain langile kontratatu bat uzten dute, eta bestetan lan asko egotearen ondorioz langileak kontratatzera behartuta egoten dira.
Gaur egun gizartean dugun egoeraren ondorioz, ez da batere erraza izaten langilea aukeratzeko prozesua:
Langabezia tasa oso altu dago eta ondorioz hautagai gehiago egoten da lanpostu berdinerako.
Gaur egun gero eta ikaskutza eta formazio hobeak izaten dituzte hautagaiak.
Ondorioaz, posible da kurrikulum dexente jasotzea eta haien artean bat bakarra aukeratu behar izatea. Hala izango dela iruditzen bazaizu, filtro moduan funtzionatuko duten baldintzak jartzea izaten da lehen neurria. Adibidez, hiztuntzak eta esperientzia izaten dira filtro moduan erabiltzen diren baldintza ohikoenak.
Autonomoen jarrera laneko entrebistak egiterakoan, bakoitzarekin hizketaldi individual bat edukitzea izaten da, enpresa handitan erabiltzen diren baterako entrebistak ez dira erabiltzen halako kasuetan. Gomendagarria da entrevista ahalik eta modu naturalenean egitea eta ez oinarrizko galderak bakarrik egitea. Kurrikulumeko informazioari buruz bakarrik galdetzen badugu, entrebista ongi ikasita duen hautagai batekin egin dezakegu topo eta hauek benetan direnak baino espektatiba handiagoak sortuko dizkigute.
Langile bat kontratatzeko asmoa baduzu, Gipuzkoautonomotik aholku batzuk emango dizkizugu kontuan hartu ditzazun aukeratze prozesua hasi aurretik:
-Garbi eduki zein perfiletako langilea nahi dugun lanposturako.
-Lan eskaintzaren benetako kondizioak garbi adierazi, hala gaizki-ulertu asko sahiesten dira.
-Hautagai batzuk aukeratu ondoren, kurrikulumeko datuak kontrastatzen saiatu.
Negoziorako langile egokia lortu nahi baduzu, denbora erabili beharra dago hautaketa prozesuan. Gure langileak eragin asko edukiko du jardueraren etorkizunean, eta bera ere kondizio onetan eduki behar da.
Utzi zure iruzkina