Autonomoen berriak

Merkatari txikiei erostearen onurak

blog image street_698631_960_720.jpg

Merkatari txikiak gero eta borroka zailagoa dute zentro komertzialekin. Artikulu honekin, auzoko denda txikietan erosteak dituen onurak azpimarratu nahi dutugu. Zentro komertzial handietara joatea erosketak egitea ez da aukera bakarra!

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik autonomo guztiei ikusarazi nahi dizuegu gure inguruko denda txikietan erosteak dakarren alde onuragarria. Azken finean ekintzaileak, autonomoak eta enpresa txikiak dira gizartea bizi mantentzen dutenak.

-Inguruko komertzio txikitan erostean auzoaren eta bertako gizartearen osasuna hobetzen laguntzen duzu, auzo ekonomia indartuz eta hala enplegu berriak sortzen lagunduz.

-Hainbat ikerketa egin dira eta hauetan argi ikus daiteke, inguruko denda batean gastatzen den dirua 3 aldiz mugitzen da auzoan zehar ekonomia orokorrean desagertu baino lehen. Ordea zentro komertzial handi bateko enpresa handi batean gastatuz gero, berehala desagertzen da, eta kasu askotan herrialdetik kanpora ateratzen da diru hori.

-Gure gizartean uste da denbora aurreztu beharra dagoela, eta jendea horregatik joaten da zentro komertzial handietara erosketak egitera, baina ez da erabaki egokia. Zentro komertzial handietara desplazamendua egitea eta ondoren nahi ditugun denda guztiak ikustean denbora asko galtzen da. Askoz ere azkarrago egin daiteke auzoko dendatan erosketa!

-Auzoko denda txikitan erosteak abantaila ugari izaten ditu zentro komertzial handitan erostearekin konparatuta. Saltzailearekin harremana eta gertutasuna, zerbitzua askoz ere pertsonalizatuagoa izaten da eta gainera denborarekin erlazio eta harreman hori indartuz joaten da adiskidetasun harremanak sortuz.

-Orokorrean ez da merkeagoa izaten. Egia da produktu batzuk merkeagoa izaten direla merkataritza gune handitan, produktu izoztuak bezala, baina adibidez produktu frexkoak merkeago eskura ditzakegu auzoko dendetan.

-Behar duzuna lortu. Produktu oso konkretu bat lortu nahi duzunean eta bilatzeko zaila izaten denean, zure auzoko dendako jabeak ahal duen guztia egingo du betiko bezero bat pozik gelditu dadin. Zerbitzua askoz ere eraginkorragoa izaten da!

Bertan bizi garen guztion esku dago auzoa bizi mantentzea. Inguruko dendatan eginaz erosketak denda txikiak ez ixtea lortuko dugu eta agina urte hauetan itxi behar izan dituzten dendak berriro ere irekitzea ekar dezake. 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar