Ez dira batere garai gozoak langile autonomoetako sektore gehienentzako, ezjakintasun handia dago etorkizun laburrean merkatuaren joeraren inguruan, eta nahiz eta kasu askotan posible izan den bizirautea, autonomentzako COVID garaiko laguntzekin, badira laguntza hoiek jaso ez dituzten asko ere. Kasu batzuetan aldi baterako baja izaten da soluzioetako bat.
Duela pare bat urte arte, autonomo bat bere aktibitatearen lehen hilabeteetan zegoenean eta tarifa murriztua ordaintzen, eta epe baterako autonomo erregimenetik baja egitea erabakitzen zuenean, tarifa murriztua ez zen gelditzen eta bonifikazioaren epeak aurrera egiten zuen, baina ez zen galtzen. Berriz alta eginez gero baja egoerako hilabete bonifikatuak galtzen ziren, baina oraindik soberan zituen hilabete bonifikatu horiek aprobetxa zitezkeen.
2018ko Langile Autonomoen Premiazko Lege Eraldaketaren ondorioz, egoera hori aldatu egin zuten, eta autonomo erregimenetik baja eginez gero, kuoten bonifikazioa guztiz galtzen da. 3 urtez itxoin beharko litzake berriz bonifikazioa izan arte.
Erabaki benetan kaltegarria bigarren aldiz ekintzaile izan, eta aktibitate berri bat hasi nahi dutenentzat, edota puntualki autonomo bezela alta egiten dutenentzat. Tarifa murrizturik gabe hilero ordaindu beharra dagoen autonomo kuota minimoa 286,15€ izango litzake zuzenean. Hasten ari den aktibitate batentzat edo gaur egun bezela gauden egoera larri honetan diferentzia nabarmena da.
Azken urteetan autonomo sektorean aldaketa interesgarriak egiten ari dira, baina ez dira beti notizia honak izaten. Beti bezela Gipuzkoautonomo aholkularitzatik, autonomo sektoreko notizia guztiak ekartzen saiatuko gera, eta edozein zalantza baduzue deitu edo idatzi eta zuentzako aukera egokiena bilatzen saiatuko gara.
Utzi zure iruzkina