Gaur egun, autonomo asko dira bitartekari komertzial lanak egiten dituztenak. Artikulu honetan lan hauen xehetasunak nolakoak diren eta beren betebehar fiskalak zein diren aipatuko ditugu.
Enpresa askok langile komertzial ugari izaten dituzte ezagutzera emateko eta bezero berriak lorzeko. Langile hauek kontratu laboral normal batekin kontrata daitezke, edo bestela merkataritza kontratu batekin kolaborazioa sortu. Gero eta gehiago bigarren aukera hau erabiltzen da, eta honela komertzial lana egiten duen langileak autonomo bezela alta egireko beharra dauka.
Autonomo hauek, hirugarrenen produktu edo zerbitzuak eskeintzen dituzte, eta egindako salmenten ordainetan komisio bat jasotzen dute. Normalean, enpresa bat baino gehiagorentzat egiten dute lan, bai komisio gehiago irabazteko aukera dutelako, eta baita ere, bezeroei produktu zerbitzu zabalago bat eskeini ahal izateko.
Beste artikulu batzutan aipatu dugun bezela, langile autonomoak, lana modu independentean egin beharko du. Ez du lanaldia hasteko eta bukatzeko ordutegi finko bat izango, bere baliabide propioak erabili beharko ditu lana egiteko (telefono mugikorra, tresneria-informatikoa,…), etabar.
Autonomo hauek dituzten betebehar fiskalei buruz, IAE-ko bigarren taldean kokatuta egongo dira, jarduera profesional bezela, eta ondorioz, autonomo hauek egindako fakturak atxikipenak (retenciones) eduki beharko dituzte.
Atxikipen hauek jasaten dituzten autonomoen bezeroek atxikipena hauek 110 ereduarekin adiarezaiko dituzte gipuzkoako ogasunean hiruhilero eta 190 ereduarekin urtean behin. Hala nola, atxikipen hauek ondoren errenta deklarazioan agertuko dira ordaindu behar duguna gutxituz edo bueltatu behar digutena handituz.
Bestalde BEZ deklarazioak aurkezteko betebeharra ere izango dute, hiruhilero 300 ereduarekin, eta urtean behin 390 ereduarekin. Gai honekin lotuta, kontu handia eduki behar da empresak egiten duenean faktura langile autonomoak egin ordez. Askotan fakturaren guztizkoa BEZaren xehetasunik gabe jartzen dute, eta autonomoak BEZ deklarazioak egiteaz ahaztu egiten dira, ondoren arazo garrantzitsu bat izan daitekelarik.
Utzi zure iruzkina