Nahiz eta ekintzaileei konferentzia eta itzaldietan ematen zaien aurreneko gomendioetako bat izan, autonomo askok beren bizitza profesionalean zehar maiz egiten duten utsegitea da, lan desegoki bat hartzea “ezetz” esaten ez jakitea.
Normalean aktibitate berri bat hasterakoan gertatzen den zerbait da, bezeroari itxura txarra eragiteko edo bezero posible bat galtzeko beldurrarrekin, interesatzen ez zaizkigun lanak onartu izan ohi dira. Eta gainera, askotan enpresaren helburu den lan edo zerbitzuetatik kanpo geratzen diren lanak izaten dira edo besterik gabe errentagarritasunik gabeko lanak.
Lan hauek onartzeak azken finean, lan extra bat egin behar izatea ekartzen du, eta denbora hori beste lan batzuetan hobe inbertitu genezakela jakiteak higadura edo desgaste handiago bat dakarkigu. Momentu horretan sortzen zaigu artikulu honekin erantzuna eman nnahi diogun galdera, “Zergatik ez nion ezetz esan?”.
Bezeroak agian gaizku ulertu dezake eta ez dugula lagundu nahi pentsatu, baina gauzak ongi eta garbi esplikatzen badira, seguru ulertzen dutela. Oso gomendagarria izaten da hirugarren bat gomendatzea bezero horrek nahi duen beharra ongi eta kalitatez asetzeko. Hirugarren hori profesional ona bada eta lana ongi egiten badu, bezero horrek gure gomedioa eskertuko du eta erlazioa estutu egiten da.
Bai bizitza pertsonalean eta bai profesionalean, garbi eduki behar dugu ezinezkoa dela mundu guztiaren oniritzia edukitzea, eta gure negozioak etorkizun oparoa eta egonkorra edukitzea nahi badugu, beharrezkoa da “ezetz” esaten jakitea.
Gipuzkoautonomo aholkularitzatik praktikan jartzea gomendatzen dizuegu, oso garrantzitsua eta erabilgarria egingo zaizue zuen negozioa ingurumen egokian jartzeko.
Utzi zure iruzkina