Autonomoen berriak

2019AN ZEHAR KOTIZAZIOA ALDATZEKO AZKEN AUKERA

blog image 700x420_autonomo.jpg

Jakingo duzuen bezalaxe, 2018 hasieran hainbat aldaketa sartu ziren autonomo erregimenean eta hauetako bat, kotizazio oinarria urtean 4 aldiz aldatzeko aukera izan zen. Beraz, hiruhileko bakoitzaren hasieran gure kotizazio oinarria aldatzeko aukera jarri zuten eskuragarri.

Hauek dira aldaketa horiek egiteko data zehatzak:

               Urtarrilaren 1etik martxoaren 31 arte: Aldaketa apirilaren 1etik aurrera indarrean.

               Apirilaren 1etik ekainaren 30 arte: Aldaketa uztailaren 1etik aurrera indarrean.

               Uztailaren 1etik irailaren 30 arte: Aldaketa urriaren 1etik aurrera indarrean.

               Urriaren 1etik abenduaren 31 arte: Aldaketa urtarrilaren 1etik aurrera indarrean.

Garbi gelditzen da hortaz, 2019an zehar kotizazio oinarria aldatu nahi badugu irailan egin beharko dugula, azken aukera izango da. Ondoren iada 2020 urtearen hasieran sartuko litzake indarrean kotizazio oinarri berria.

Gogarazi nahi dizuegu aldi berean, badirela kasu batzuk non, ezin dugula nahi dugun kotizazio oinarria aukeratu legearen araberako mínimo eta maximoaren artean. Normalean kasu hauek 47 urtetik gorako pertsonentzat izaten dira.

Kontuan izan kotizazio oinarriak duen garrantzia oso handia dela, honek markatzen baitu zenbat kobratuko dugun jubilazioara iristerakoan edota baja egoera bat dugunean, beraz autonomoak geranok oso kontuan izan behar dugu kotizazio oinarria zenbatekoa dugun.

Deitu gipuzkoautonomo aholkularitzara kotizazio oinarriari buruz edo honen aldaketei buruz edozein zalantza izanez gero. Behar duzuen laguntza guztia eskeiniko dizuegu!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar