Autonomoen berriak

Aktibitatea bukatu ondorengo betebehar fiskalak

blog image 60e795b339245.jpeg

Autonomo eta ekintzaile askok urte hasiera negozio berri bat hasteko erabili izan ohi duten bezalaxe, beste kasu batzuetan aktibitate edo negozioak ixten diren garaia izan daiteke urte hasiera hau. Batzuen negozioak ez duelako nahi bezela funtzionatzen, eta beste batzuetan jubilazio garaia iritxi zaielako jabeei. 

Negozio uzten den kasu gehienetan autonomoek uste dute behin ogasuneko amaiera eredua aurkeztu ondoren betebehar fiskal guztiak amaitutzat eman daitezkeela, baina ez da hala izaten. Nahiz eta aktibitatearen amaiera aurkeztu, urte horretako errenta aitorpena aurkeztu arte ez dira betebehar fiskalak bukatuko.

Hiruhileko betebeharrak:

Baja egin baino lehen bezelaxe hiruhilean behin aurkezpenak izaten dira Ogasunean eta baja egin den hiruhileko horretan ere hala egin beharko degu. Adibidez baja otsailan egin baduzue, apirilan zehar hiruhileko deklarazioak aurkeztu beharko dituzue.

- BEZa

- PFEZ ordainketa zatikatuak

- Alokairu eta langileen atxikipenen ordainketak.

- Operazio intrakomunitarioen 349 eredua.

 

Bestalde urteko betebehar fiskalak:

Badira urtean behin aurkezten diren aurkezpen batzuk, baja egin eta hurrengo urteko urtarrila eta otsailan egin behar direnak. Aurkezpen hoiek egin Ondoren errenta aitorpena bakarrik geldituko litzake aktibitateko betebehar guztiak amaitutzat eman ahal izateko.

- BEZ deklarazioak (390, 391 edo 392 ereduak)

- Alokairu eta langileen atxikipenen laburpena (180 eta 190 ereduak)

- Hirugarrenen pertsonekin egindako eregiketen urteko aitorpena (347 eredua)

- Errenta aitorpena (Apirila – Ekaina 2023)

 

Ikusten duzuenez baja egin ondoren ere, betebehar dezente gelditu daitezke aktibitate ekonomikoa izan duten autonomoentat. Eta Gipuzkoautonomo aholkularitzan betebehar horiek guztiak aurkezten lagunduko dizuegu.

 

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar