Uztailak 26ko 13/2022 Lege-Dekretua argitaratu dute iada, non bere kontura lan egiten duten langile autonomoen kotizazio sistema berria azaltzen den.
Akordioa Inklusio Ministeritzak, Gizarte Segurantzak eta langile autonomoen Elkarte Nagusiak hitzartu dute, eta 2023ko urtarrilak 1ean jarriko litzake martxan.
Lege-Dekretu honen bitartez azaltzen da, nola hurrengo hiru urteetan zehar progresiboki sartzen joango den kotizazio sistema berri hau eta 15 kotizazio tarte desberdin izatera pasako ginake. Hala, autonomo bakoitza aktibitatean dituen irabazi garbien arabera kotizatzera pasako da.
Irabazi garbi horiek kalkulatzeko, aktibitatean izandako fakturazio totalari urtean zehar aktibitaterekin lotutako gastu guztiak kenduko zaizkio, eta ondoren emaitza horri %7 bat kendu behar genioke gastu orokor bezela (autonomo sozietarioen kasuan %3 besterik ez litzake). Emaitza hau izango da beraz, Gizarte Segurantzak kontuan izango duena, autonomo bakoitza zein kotizazio tartetan sartzen den aukeratzeko. Artikulu honen irudian ikusten den bezalaxe, autonomo kuotak 200€ eta 600€ren artean ibiliko diar.
Sistema berri honek, kotizazia aldatzeko aukera ere ematen du, irabazi garbien prebisioak aldatzen diren heinean, urtean 6 aldiz aldatzeko aukera legoke. Urtue amaieran beraz, rekapitulazio bat egingo litzake eta urte osoko kuotak regularizatu, benetan izan diren irabazi garbien arabera. Gehiegi ordaindu den kasuetan itzulketa eskatu beharko da eta alderantziz gutxiegi ordaindu bada hilero, kuoten diferentzia pagatu beharko zaio Gizarte Segurantzari.
Ez dakigu zihur nolakoa izango den baina itxura denez, alta egiterako unean, irabazi garbien aurreikuspen bat aurkeztu beharko da Gizarte Segurantzan, bai Autonomo indibiduala izanez gero, eta baita Sozietario bezela (kasu hauetan elkartearen aurreikuspena izango litzak). Eta eurreikuspen horren arabera, lehen urteko autonomo kuotak zenbatekoak diren jakingo genuke.
Kotizazio sistema berri honetaz gain, badira bestelako aldaketa txiki batzuk ere, autonomoen kotizazioan: Nahitanahiez kotizatu beharko da edozein autonomok Kontingentzia orokorrengatik (gaixotasun arrunta eta istripu ez laboralak) eta konteingentzia profesionalengatik. Nekazal Langile Autonomoak eta Kooperatibetako sozio autonomoak izango dira bakarrak kotizazio betebehar hori izango ez dutenak.
Oraindik ere ikusi egin beharko dugu nolakoa izango den lege hauen benetako ezarpena eta nolako eragina izango duen autonomoen sektorean. Gipuzkoautonomotik informazio guztia azaltzen jarraituko dugu, notizia gehiago ateratzen den heinean.
Utzi zure iruzkina