Hauxe izan da talde Sozialistak senatuan orain gutxi esan dutena langile autonomoen erregimeneko lege berriari buruz: “gutxi eta txikiak dira aldaketak, ez dira nahikoak”.
Bereziki aipatu dute, beren ustez erregimen autonomoan jartzea beharrezkoena den, irabazien araberako kotizazioa atzera bota izana. Honekin Lan-Arteko gutxienteko soldata irabazten ez duten autonomoak Gizarte Segurantzako kuotak ez ordaindu behar izatea lortu nahi zen.
Oso ohikoa da autonomo askok ez Gizarte Segurantzan alta egitea ez zaielako errentagarria egiten. Irabazitakoaren portzentai handi bat hileroko gutxienezko 275€ko autonomo kuota ordaintzeko erabili behar lukete eta ez die pena merezi alta egitea.
Francisco Perez-Aldama bozeramaile izan da sozialisten artean Autonomoen Lege berriari buruz duten iritzia azaltzeko. Eta emango diren aldaketak “partxe” eta “propina” moduan kalifikatu ditu, ez baitiote inola erez konponbidea ematen sekotre hontako arazo nagusietako batzuri. Bereziki autonomo bezela beren jardueren jabe urte dexente darametenak aipatu nahi izan ditu kaltetuen bezala.
Kexu hauen aurrean, oraindik itxoin egin beharko dugu ea 2017aren bukaera honetan Autonomoen Lege berrien inguruan aldaketa garrantzitsurik ematen den. Gogoratu horietako erreforma batzuk 2018ko urtarrilan jarriko direla martxan. Partidu Sozialistak garbi adierazi du beste 20 zuzenketa ere sartu nahi dituela lege horren barnean, lehenago esan bezala, puntu garrantzitsuen bezala, irabazien araberako kotizazioa eta bigarren aukera bat ematea jarduera autonomo bat hastean uts egin dutenentzat.
Utzi zure iruzkina