Hainbeste aldiz aipatu dugun langile autonomoen legediko neurri berriak udaran zehar onartuko zirela uste genuen, baina oraingoan ere atzeratu egin da. Momentu onetan senatuaren eskuetan dago, lehendabizi goi-kamarak onartu beharko du eta ondoren behe-kamarak behin betiko onartua gelditu dadin.
Autonomo garenak esperantza eduki beharko dugu irailetik aurrera aipatu ditugun pausuak ematen hasiko direla, gutxienez aldaketa batzuk martxan jarri daitezen, horietako batzuk 2018ko urtarrilarte ez direla abian jarriko badakigu eta. Gogoratu lehengo urteko azaroan lege sorta hau premiazko bezela tramitatu zela eta ondoren 2017ko ekainaren 29 arte ez zela onartua izan.
Bestalde, kongresuan langile autonomoen erregimen bereziko batzordeko egutegia ezartzeko zain gaude, ez baitugu ahaztu behar aldaketa batzuk onartu zirela, baina oso beharrezkoak ziren beste asko ez zirela kontuan hartu. Adibidez benetan izandako irabazien araberako kotizazioa eta lanbide arteko gutxieneko soldatara iristen ez diren autonomoak Gizarte Segurantzan ez kotizatzeko obligazioa.
Langile autonomoen asoziazio desberdinekin eta alderdi politikoekin bitartekotza ere batzorde honek egingo du, ondorioz Irailan datak ezartzen eta beste aldaketa horien onarpena baloratzen hasiko direlakoan gaude.
Beti bezala, edozein aldaketa edo berri balego Gipuzkoautonomo aholkularitzatik jakinaren gainean edukiko zaituztegu!
Utzi zure iruzkina