Autonomoen berriak

Langile autonomoen egoera orekatu egin da 2017

blog image viabilidad_300x225.jpg

Autonomoen tarifa murriztua edo 50€ko tarifa martxan jarri zenean, Gizarte Segurantzan “BOOM” antzeko bat eman zen eta alta berri asko eman ziren RETAn, baina denak ez dira denboran zehar iraunkorrak izan eta alta egin zuten bezalaxe berriz ere askok baja eman dute. 

Gaur egun ordea, ATAk (langile autonomoen asoziazioa) eskeinitako datuen arabera, joera hau aldatzen ari dela garbi ikusi dezakegu, eta altan dauden autonomoen jarudera eta negozioak gero eta egonkorrakoak dira.

 

Hiru autonomotatik bik behintzat gutxienez 3 urte daramatzate beren negozioen buru izaten eta bitik batek 5 urte baino gehiago. Ondorioz ikus dezakegu hasiera batean tarifa murriztuak izan zuen eragina pasata, krisi ekonomikoa gainditzen jakin duten negozioak gero eta egonkortasun gehiago dutela.

Gaur egun urtebete baino gutxiago altan daramatzaten autonomoen portzentaia %15,5ekoa besterik ez da. Gainera kontuan hartu beharra ditugu kanpotik etorritako autonomoak ere, asko izan baitira kanpoan lanean aritu direnak eta orain etorri direnak hemen autonomo gisa lanean hasteko. Hauek ere eragin nabarmenta izan duten ekonomiaren hazkundean.

Gaur egun altan dauden autonomoen %45,8k 40tik 54 urtetara bitartean daude, eta lautik bat 55 urte baina zaharragoa da. Autonomoen etorkizunean eragin handia izango du honek, behin baino gehiagotan esan dugun bezalaxe autonomoen %86,4ak kotizazio oinarri minimoa baitute hautatuta eta ikusi egin beharko dugu nola eta zein egoeratan ematen den belaunaldi aldaketa.

Edozein zalantza duzutelarik jarri kontaktuan Gipuzkoautonomo aholkularitzarekin eta zuen jardueraren egoera hobetzen lagunduko dizuegu!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar